Bat baino gehiago harrituta geratu zen Gaztetxean Ondarroan 1977an grabatutako “Obsesión” filma bota zutenean. “Nundik atazue hori?” galdetu zuen jendeak, baina gaztetxekoek ez zekiten askorik: interneten topatu zutela, 1977koa zela eta Luis de Hoyos izeneko pertsona batek zuzenduta zeugoela.
Astiro astiro film horri buruzko datu gehiago atera ziren: Celedonio Arriola ikastetxean egindako proiektu bat zela, eta pelikula gehiago be grabatu zirela.
Eta, azkenean, Luis de Hoyos horrek, interneten ipini ditu pelikula guztiak. Hemen dituzue ikusgai. Batek baino gehiagok bere burua ere topatuko du bertan, seguruena.