Kirmen Uribe idazle ondarrutarra izango da aurten Bilboko Aste Nagusiko pregoilari, Bilboko Jai Batzordeak jakinarazi duenez. Isidro Eleizgarairen lekukoa hartuko du Uribek. Horren aurretik hainbat pertsona ezagun izan dira pregoilari, beste batzuen artean, azken urteetan Julio Ibarra kazetaria, Juanjo San Sebastián mendizalea, Mariví Bilbao aktorea, Kepa Junkera musikaria eta Aitor Elizegi sukaldaria.
Arrantzale familia batean jaioa , Euskal filologian lizentziaduna da Uribe. Gasteizen ikasi ondoren, Trenton (Italia) Literatura Konparatuko graduondoko ikasketak egin zituen. Kirmen Uribek 2008an Espainiako Literatura Saria eta Kritikaren Saria jaso zituen Bilbao-New York-Bilbao eleberriagatik.
![kirmen_uribe[2]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/07/kirmen_uribe2.jpg?w=636)