Month: ekaina 2011
AURRERAk Anjel Etxaniz omendu du, egindako lanagatik, urrezko oroigarria eskeiniz.
ANJELEN EMAZTE ETA SEME-ALABEN IDATZIXAK
Sekule ezta berandu aitortza bat etxeko.
Benetan baten batek merezitxe baeukan hau medalliau, hori geure atxe zan.
Eztai jakingozuen bañe hil beneko egun guzti Zaldupen pasaban, haxe zan beran bigarren etxi.
Arro sentiutengaz Aurrera eta Euskal Herrixatxik emoban guztiatxik.
Eskerrik asko danoi Anjelen eta etxekun ixenin.
Konturatuko ziñen Aiert ez dala hamen geuekin. Atzo “Quebranta” etxea jun aurretik hauxe idatzixau lagaztan zeuei gaur irakurri ahal ixateko:
Atsaldeon etorri zazen guztioi eta Aurreratxik zeoze eizuen guztioi.
Direktibiai eskerrik asko oroigarrixatxik eta batezbe geure amai eukiban pazientzixa guztiatxik, ze hori baik gurin aitxak ezingoban Zaldupen horren beste ordu sartu.
Muso handi bat etxekuai eta eskerrik asko danoi bixotzez.
Aupa Aurrera eta gora Ondarru!
2011-06-17 Ondarrun
Omenaldiari egin zion tartea Aurreraren urteko batzarrak barikuan. Urrezko oroigarria emon zioten Etxanizen emazte ta famili guztiari.
ONDARRUN eta ONDARRUTARRAK eginiko pelikulak baixako gabaz GAZTETXIN
ONDARRUN hitzaldia, TRANSEXUALITATEA gaia hizpide
EUSKAL-SENEGALdarraren atrebentzia,GALIZA aldean
A CORUÑA Un senegalés agrede a cinco agentes en A Coruña y luego exige declarar en vasco
Fue imputado por un delito de atentado y otro de daños, los causados en la comisaría y en el coche patrulla que lo trasladó. La policía se las vio y deseó para calmar este sábado a un ciudadano de nacionalidad senegalesa que fue detenido en un control en A Coruña. Para quienes lo tuvieron delante era todo un hombretón de más de dos metros de altura. Un individuo que además gastaba «muy malas pulgas», pues aparte de «contestón, tenía la mano muy suelta», según fuentes policiales. Primero agredió a los dos agentes que lo sometieron a un control de alcoholemia en plena calle, luego a los que lo custodiaron en comisaría y, no contento, al que lo vigiló en los juzgados.
Pero no solo la tomó con los policías, sino también con el coche patrulla que lo trasladó a comisaría y con el mobiliario de la sala de interrogatorios, donde lanzó un ordenador a varios metros de una patada. Ya ante el juez, fue mucho menos brusco. No empujó ni insultó a nadie, pero exigió declarar en vasco, pues él reside en Euskadi. Tras convencerlo, accedió a contestar a las preguntas del juez de guardia en castellano. Finalmente, fue imputado por un delito de atentado y otro de daños, los causados en la comisaría y en el coche patrulla que lo trasladó
Buscar un traductor
La policía paró al hombre en un control y este, según fuentes judiciales, se enfrentó a los agentes. Lograron reducirlo entre varios y ya en el coche empezó a golpearlo todo, una actitud que persistiría en adelante. Solo ante el juez de guardia se comportó con educación, una vez que le dijeron que lo de declarar en vasco sería una complicación, pues habría que buscar un traductor y tendría que esperar en los calabozos varias horas.
Hau irakurri ondoren nola ez onartu AFRIKA aldetik datozen hiritarrak?
AURORE MARTIN ez atxilotzea lortu dute herritarrak gaur arratsaldean BAIONAn
Frantziako Polizia Aurore Martin Batasuneko kidea atxilotzera joan da gaur 14:30 aldera Baionako etxe batera, baina Martin une horretan ez zen han. Saint Andree plazako Pyrenees ostatuan dago orain Martin (15:20), 200en bat lagunek babestuta, eta baliteke prentsaurreko bat ematea. Polizia Baiona Ttipia inguratzen ari da.
Elkartasun giroa nabari da plazan, “nahiz beldurra eta tentsioa” baden, bertan daudenek diotenez.
Martinen ahizpak Euskaldunen karrikan duen etxera joan dira poliziak, atxiloketa egiteko asmoz, batzuk burua estalita, beste batzuk kaleko jantzita. Martinek adierazi duenez, beso eta hanketatik eutsita saiatu dira atzematen, baina jendea azaldu da eta hura askatzea lortu dute.
Lehengo larunbatean azaldu zen jendaurrean Batasuneko kidea, Miarritzeko ekitaldi batean, iazko abendutik gordeta egon ondotik. Espainiako Auzitegi Nazionalak haren kontrako euroagindu eskaera egina du, Batasunaren bilera batzuetan parte hartu izana egotzita. Frantziako Errepublikan legezko alderdi politikoa da Batasuna, Espainiako Estatuan ez.
Hilabeteotan Ipar Euskal Herrian atxikimendu ugari jaso du Martinek. Euroaginduaren aurka egin dute.
Udako abestia!
Gaur udan sartuko gara, eta guk badaukagu aurtengo udako abestia ere!
Gaztik hasi diz 2011ko Gazte Egune antolatzen!
Ondarruko gaztik hasi diz 2011ko Gazte Egune antolatzen. Hurrengo batzarra ekainak 24an ixango da, gaztetxin.
Aurtengo kamisetantzako marrazki bile be badabiz. Zeure proposamena aurkeztu nahi bazu, erun batzarrea. Jasotako marrazki guztin artin aukeratuko da zelaku ixango dan aurtengo gazte eguneko kamiseti!
Ondarrutarrak munduntzir: Eñaut Lisboatik
Garai oso aldakorretan jun de Eñaut Portugalea ikastea, eta pilo bat mobimiento ikusitxuz kalin. Ixan be, bera han eon dan denporan, gauza asko pasa diz Portugalen eta Lisboan: erreskate ekonomiku, presidentin dimisinoi, hauteskundik… 25 de abrilen be bertan gerta zan. Hau iraultzin egune ixaten da, eta desfilik etxen diz, instituzionalak eta aldarrikatzailik be bai.
Argazkixetan ikusten dan modure, Lisboan be benetako demokrazixi eskatzeko akanpadak eitxuez Praça do Rossion.
Hauteskunde giru be ezautu dau, eta kalin gexen ikusten zin kartelak ezkerreko kualizinoinak ei zin: CDU eta Bloco de Esquerda.
Ta herri batzarrak be etxen ei diz Lisboan!
AUTODETERMINAZIOA gero eta hurbilago. uztailak 2 LARRAITZERA
Nazioen Mundua taldeak, Erabakitze Eskubidearen Aldeko herri-ekimen idiazabaldarrak, ekimen ikusgarria antolatu du datorren uztailaren 2rako, larunbaterako.
2.000 lagun baino gehiago bildu nahi dituzte Abaltzisketan, Larraitzen, Txindokiren magalean, mosaiko erraldoi eta mugikor bat osatzeko. Mosaiko horrek erabakitzeko eskubidea irudikatuko du.
Baina hori dena jai-giroan egiteko, bazkaria emango dute eta musika emanaldiak ere egongo dira.
Hitzordua hamarrak aldera izango da Larraitzen.
Nahiz eta toki ta motibu aproposa izan, Ondarrutarrak egun horretan ZAPATO AZULE ospatzen dugu eta askok ezin izango dugu bertan egon. Halan da guzti eurekin bat egiten dugu, ia dena ondo ateratzen zaizuen.

![018[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/0181.jpg?w=636&h=477)
![025[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/0251.jpg?w=636&h=477)

![MAIATZAK_25_20101[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/maiatzak_25_201011.jpg?w=636&h=895)
![cabecera_2011[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/cabecera_20111.gif?w=636)
![9r5hm[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/06/9r5hm1.jpg?w=636)








