Uztailak 2 ZAPATO AZULE, ONDARROAN jai egun mundiala.

Urte guztin zain egoten gazen egune heltzear da. Batzuk kirola eginaz TOLOSAtik ONDARRUre bitxartin bizikletaz edo oinez, besteak kamiseta postuetatik bueltaka, ta gehixenok alde zaharreko bazterrak betez, aspaldi ikusi baik geunkazen lagunak bilatuz, ONDARRUTARROK herriko festa haundienetakoa ospatuko dugu.

Egun hori aprobetxatuz, DINA BILBAOren lagun zein familikoek urtero egiten duten bezala, AKILLAn bere omenez landatutako zuhaitz ta plakan lore sortak jarriko dituzte, ta nahiz ta urteak aurrera joan, berarekin gogoratzen dizela argi utziko dute.