AUTODETERMINAZIOA gero eta hurbilago. uztailak 2 LARRAITZERA

Nazioen Mundua taldeak, Erabakitze Eskubidearen Aldeko herri-ekimen idiazabaldarrak, ekimen ikusgarria antolatu du datorren uztailaren 2rako, larunbaterako.

2.000 lagun baino gehiago bildu nahi dituzte Abaltzisketan, Larraitzen, Txindokiren magalean, mosaiko erraldoi eta mugikor bat osatzeko. Mosaiko horrek erabakitzeko eskubidea irudikatuko du.

Baina hori dena jai-giroan egiteko, bazkaria emango dute eta musika emanaldiak ere egongo dira.

Hitzordua hamarrak aldera izango da Larraitzen.

Nahiz eta toki ta motibu aproposa izan, Ondarrutarrak egun horretan ZAPATO AZULE ospatzen dugu eta askok ezin izango dugu bertan egon. Halan da guzti eurekin bat egiten dugu, ia dena ondo ateratzen zaizuen.