Argi gutxiago hobeto ikusteko. ONDARROAKO EGUZKIren proposamena

Ondarroako Udal Gestorak herriko argiteria berriztu nahi du argi kontsumoa gutxitzeko. Horretarako, lanpara berriak ipiniko dituzte, argi berdina bota baina gutxiago gastatzen dutenak. Eguzki taldekook uste dugu erabaki ona dela hau, baina oso mugatua ere badela. Herriko energia kontsumoa murrizteko eta ingurumena zaintzeko aldaketa gehiago egin behar dira. Adibidez, herrian dauden farola guztiei goiko aldea estali behar zaie, argia goiko partetik joan ez dadin. Gaur egun hori gertatzen da farola askotan, eta energia xahutzeaz gain kutsadura luminikoa ere sortzen da.

Baina udala kontraesan batean ari da erortzen. Azken lau urteotan izugarri gehitu du herri barruko argiteria, eta orain argiteri horrek gutxiago gastatzea nahi du. Guk uste dugu gutxiago gastatzen duen argiteria ipintzeaz gain, argiteria gutxiago ere ipini behar dela. Herrian soberan daude farola asko, eta beste asko itxura egiteko bakarrik. Adibidez, azken hilabeteotan margotutako horma askori argiak ipini zaizkie, apaintzeko bakarrik. Zubi Zaharreko, Kalatrabako eta Iñaki Deunako argi txikiek ere ez daukate funtzio praktikorik, eta Plaiko Morroan edota herriko pasealekuetan behar baino farola gehiago daude.

Ondarroan azterketa orokor bat egin behar da, kalez kale eta auzoz auzo. Txarto argiztatuta dauden edo arriskutsuak diren lekuak hobeto argiztatu behar dira, baina alperrik dauden farolak kendu egin behar dira. Politoago egiteko dauden argiak asko murriztu behar dira, eta tenporizatzaileak edo interruptoreak ipini behar dira bai apaintzeko diren argi hauetan eta baita gutxi erabiltzen diren guneetan ere, pasealekuetan adibidez.

Ondarroako Argiteriaren Plan hau egiteko, ezinbestekoa da herritarren parte hartzea, leku ilunak eta leku argiztatuegiak identifikatzeko, asko edo gutxi erabiltzen diren kaleak zeintzuk diren jakiteko. Udalak ahalik eta arinen ipini beharko luke halako batzorde bat martxan. Beti ere herriaren energia kontsumoa murriztu, diru publikoa aurreztu eta ingurumena zaintzeko.

Adibide batzuk:

Farolak goiko aldea estali barik:

Pilo bat farola leku bakar baten:

Argiak gau osoan piztuta arrazoi estetikoengatik:

Argi txikiak bestela ere ondo ikusten diren lekuetan:

Argi gehiegi dago kaleetan, horren erakusgarri argazki hau. Farola batzuk ez dute funtzionatzen baina hala ere kalea ondo ikusten da.

AUTOBUS ANTOLAKETA ONDARROARAKO, maiatzaren 29rako! IBILALDIA 2011

 

Antolatu BOGA!BUSE Ibilaldirako!!!
Ondarroa herri ederra izan arren (guretzat mundutik ederrena, jakina), herri txikia gara lurrez. Beraz, eskertuko genizueke zuen inguruan (ikastolan, euskaltegian, udalean, herrian, taldean, elkartean…) autobusa antolatuko bazenute. Edo garraio publikoak ahal denik eta gehien erabili mesedez. Mila milesker! BOGA!
Ondarroa txikia izanik, kotxez etortzea erabakitzen duzuenontzat, Gipuzkoa aldetik sartuko zaretenontzat Mutrikuko eta Itziarreko (poligonoko) lurrak erabiliko ditugu aparkalekutzat. Eta Bizkaia aldetik zatozenontzat, Berriatukoak eta agian, Markina-Xemeingoak ere bai. Gero, aparleku hoietatik lantzaderak bueltaka ibiliko dira Ondarroaraino. Mila milesker berriro! eta BOGA!

EGUENIN ahal daben guztik BILBOA. LEGALIZAZIOA ORAIN!!!

Hauteskunde demokratikoak aldarrikatzeko manifestazio nazionala deitu dute ostegunerako Bilbon

Ostegunean gauerdia baino lehen emango du epaia Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta Bilbon 20:00etan manifestazio nazionalera deitu dute. Jesusen Bihotza plazan hasiko da, eta manifestazioa Espainiako Gobernuaren ordekaritzaren atarira joango da. Plaza Eliptikora, eta deitzaileen asmoa bertan epailaren berri izan arte zain geratzea da

ONDARROAko EGUZKIn salaketa

ONDARROAko Portuk kakaztute jarraitzen dau

Urteak daramatzagu salatzen, eta hala ere Ondarroako portuak zikinduta jarraitzen du. Bitartekoak egon badaude, baina ez dira erabiltzen. Non daude portuko zaindariak uretara isurketak egiten direnean?