Month: maiatza 2011
Ondarrutarrak munduntzir: Arkaitz Txiletik.
Turrunak atal barri bat sortu dau. Mundun zir ibili dizen edo dabizen Ondarrutarrak munduko barrixak ekarrikoskuz: askapen nazionaleko mugimenduk, burruka sozial eta ekologistak, emakumin errealidadi, mugimendu sozialak… eta beste pilo bat gauza. Arkaitzeaz hasiko ga, hauxe ixan da beran esperientzixi Txilen.
2010eko udazkenin Txilen zir ibili nitxan, hango errealidadi ezautzen. Hiriburun hasi, maputxin lurreta pasa, eta Patagonian amatxu neban.
Santiago munduko beste hiri asko lakoxi de. Niri eztostan ixe berezirik aporta. Dana dala, ikusten zan mobimiento bixkat baeuala. Eta mobimientun kontrako mobimientu be bai. Ikusi bestelan zelako tanketak agertzen zin 100 pertsonako manifa baten aurrin.
Gero maputxik ezautu nitxuzen. Maputxik Txileko hirixetan be bixi diz, baine ni euran herrixeta be jun nitxan. Harrittu nitxan, maputxin lurraldin sartu, eta euskaldune nitxala esan orduko danak elkaratasune trasmitiutestenla. Justo orduntxe, preso politiko maputxik gose greba gogor baten euazen sartute, euran kontrako lege antiterroristi onartu nahi belako (dana da terrorismu).
Maputxin burruki euran lurrak eta kulturi berreskuratzeko burruki de. Eta euran aurkari handixenak, estatuaz aparte, multinazional handixak zin: euran lurrak eta baliabidik ostu nahitxuezelako. On dala gitxi, polizixa batek maputxe bat hil ban, leputik tiro emonda.
Gero Patagoniarutz jun nitxan. Harrittu nitxan, ze hamenguk be ezin sentiuten Txilenuk. Kriston parajik eta kriston parke naturalak ikusi nitxuzen. Baine zoritxarrez hamen ingurutan be multinazionalan hatzaparrak aila naxan dabiz, eta bertako erreka nausixetan hidropresak nahitxuez ipini, bertako energixi, Txile guzti zeharkatute, iparraldeko meategixeta eruteko (on dala gitxi istripu bateatxik hain ezaunak ein zin meategixak). Eta horrek multinazionalak ez diz oso apartekuk: Endesa, geure Iberdrola, Acciona…
Zapatu illuntzin ONDARRUko GAZTETXIN kriston ekitaldixe
Nahi batzazue muso handi bat emon Arkaitz Estiballesei Ondarruai makilli eskaintzearren 2010eko Bizkaiko Txapelketan, (eta danoi belaunak dardaraka ipini, jilipolla arpeixaz, eta berba baik eta moko daixola emozionata danok, eta, zeatxik ez, danok ordundik lepo zabal-zabalik kaji atata mundun tzir, hain atata ze, kalik be zabaltzeko premiñi dakarrela geu bertatik pasa ahal ixateko… igual horretxeatxik daz hainbeste obra ingurun?) ba zapatun dakazue aukeri, Gaztetxin gabeko 9xetan: Udaltzainak, Estiballes, Lekue eta Paia. Bertsotan, klaro. (ze pentsaten zenduen ba? Striptise?)
ONDARRUTARRAK DANTZAN
gutariko bat joan zaigu, IMANOL URKIZA SOLABARRIETA mila esker zuk emandako guztiagaitk
antzerki mundiala ONDARROAko GAZTETXEAN
ETXARRItarrak ONDARRUtarren enbidoa jaso dute
Ondarruko lip dub ederra, ondarrutarrek hauteskundeetarako prestatu dutena
baietz aurten ONDARRUTARRAK finalea alla
![Hendaia[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/hendaia1.jpg?w=636)
Aurten ere egun osoko egitaraua prestatu dute, elkartasuna, kirola eta jaia uztartuko dituen egunera.
![urteurrena_skin[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/urteurrena_skin1.jpg?w=636&h=925)





![hudaltzainak[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/hudaltzainak1.jpg?w=636&h=490)
![kopaletak_copia[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/kopaletak_copia1.jpg?w=636&h=901)
![img_84591[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/img_8459111.jpg?w=636)
![urteurrena_heriotza[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/urteurrena_heriotza1.jpg?w=636&h=925)


