Domekan, udal hauteskundeak zuzenean Turrunin

Domekan, Udal eta Foru hauteskundeen zuzeneko jarraipena egingo dugu Turrunean. Auzo bakoitzeko boto kontaketak amaitu ahala, datuak sartzen joango gara Turrunean, auzoz auzo, eta alderdiz alderdi. Kontaketa guztiak amaitzen direnean, udal berriaren osaketa zein izango den azalduko dugu.

Domeka iluntzean sartu Turrunin!

Felix Aranbarriri gutun irekia

Kaixo Felix:

Udal hauteskundeak halaholako normaltasunez burutuko ditugun une honetan, ez natorkizu zuk udalean egin duzun lana epaitzera, nire baitan sentitzen dudan samintasuna zuri jakinaraztera baizik.

Gogoratuko zara, duela lau urte, zuk eta Udal Gestorako kideok Ondarroako Udal Aginpidea eskuratu ondoren, gutuna igorri nizula. Bertan nire nahigabea adierazten nizun, Ondarroako Udal buru legez, hartu zenuen bidea ez zelako, nire ustez, bide zuzena eta onuragarria ez zuretzat eta ez ondarrutarrontzat.

Izan ere, zuk eta Udal Gestorako kideok Ondarroako Udal Aginpidea eskuratu zenuten egunean, han nengoen ni ere presente udal bilera aretoan.Horretarako, nire NAN agiria erakutsi eta gero sartu ahal izan nintzen udaletxe barrura. Izan ere, egun horretan, udaletxeko atean udaltzainak jarri zenituen, udaletxera sartzen ginenok identifikatzeko. Ikustekoa zen udaltzainen aurpegia niri nortasun agiria eskatzean! Izan ere, Ondarroako udaletxean sartzeko, nire bizitzan identifikatu behar izan naizen LEHEN ALDIA ETA BAKARRA zen! Nik udaletxera sartzea lortu banuen ere, hainbat eta hainbat ondarrutarrek geratu behar izan zuten udaletxean sartu ezinik, zuk jarritako filtro hura zela eta!

Geroztik, nire oharra eta kezka gauzatu egin dira, zoritxarrez!

Ondarroa gure herri maite honetan “martiri” izan omen zaitugu azken lau urte hauetan.

Ondo gogoan daukat, Felix, bizkarzain bat zure aurretik eta beste bat atzetik zenituela, udaletxetik Kanttoipera ematen duten eskaileretan behera lehen aldiz jeisten ikusi zitudan eguna. Benetan samingarria izan zen niretzat ere zu bizkarzainek lagunduta lehen aldiz ikusi zintudan eguna.

Harrezkero, sarritan ikusi izan zaitut, Felix, Ondarroako kaleetan, bizkarzainak zure atzean dituzula. Egia esango dizut. Horrela ikusi izan zaitudan bakoitzean, “Honaino ere iritsi zara, Felix” nahigabez beterik pentsatu izan dut nire baitan.

Baina, Felix, ez pentsa zu izan zarela azken lau urte hauetan Ondarroan txarto pasa duzun bakarra. Herritar asko gera biziki sufritzen ditugunok herrian gertatzen ari den “apartheid” politikoa eta herritarron arteko harreman desegokiak. Hauen artean, baita Ezker Abertzalearen munduarekin zerikusirik ez daukaten herritarrak ere.

Zuk ondo ezagutzen duzun Miren Urresti herritarra agertu zaigu egun hauetan, HITZA egunkariaren inkesta bati erantzuten. Agian ez dituzu irakurri. Beraz, osorik transkribatuko dizkizut bere hitzak:

“Kultura arloan esparru ezbardinak suspertzen ahalegintzea eskatuko genioke Ondarroako Udal Gobernu Barriari, eta BIZITZA OROKORREAN GUZTION PARTAIDETZAGAZ ONDARROA GIZAKOIAGOA EGITEN JARDUTEA” (Izki larriak nireak dira), (Ikus HITZA, 2011-05-11, 2. or.).

Bai, Felix! Asko gara beste Ondarroa bat amesten dugun herritarrok. Are, asko gera Ondarroa gizakoiagoa egiteko lanerako prest gauden herritarrok!

Beraz, akabo zure sufrimendua, Felix! Akabo Ondarroa gure herri maitagarri honen “salbuespen egoera”!

Guztion askatasunean eta bakoitzaren iritzien errespetoan oinarritutako Ondarroa egiteko aukera berri baten aurrean gaude.

Ondarroan, 2011ko maiatzaren hamabostean.

MARIANO GONZALEZ MANGADAren poema

  No puedo resignarme.

  No me trago el ser inacabado,

   tan trozo y tan esquina,

  con el barro anudado en las rodillas.

  Ni quiero paz a puños guardada en el bolsillo

  si se me está cayendo a cada paso.

  Ya estoy harto de estar en la ventana

  esperando a lo menos ver tu sombra

  cuando te va siguiendo como un perrillo atado.

Es duro aguantar ante las cosas

cuando pasan y pasan sin que uno te comprenda

-parece todo igual si tú no estuvieras-.

Y este ser siempre de noche en plena calle,

o el amargor de vislumbrarte a medias

como un susto en un trago,

o el cruzarnos los hombres como barcos extraños

mirándonos el cuerpo.

Asómate a tu puerta y oye el gemir del mundo:

como una sierra vieja,

como un fuego sin fuego,

como la lata rodando tristemente

por la triste pendiente de la noche…

No puedo resignarme.

Por tu culpa.

No puedo.

                                                                          Zure ONDARROAKO LAGUNAK

JOSEPH, ONDARROAKO HERRITARRA hil da isilean

Aspaldian ezagutu genuen JOSEPH, urrunetik etorritakoa, isila ta langilea. Urteetan Ondarroako portuan egin zuen lan eta nahiz eta kale zalea ez izan, behin baino gehiagotan BRAINen tragoren bat edo beste elkarrekin artu izan dogu (kristau izan arren ez zuen alkohoik edaten). Geroxeago portuko egoeraren ondoren Markinako kanteran jarraitu zuen lanean eta azken denboretan lanik gabe geratu zen. Gaixotasun larri baten ondoren Gorlizen eman du bere bizitzako azken eguna. Nahiz eta beste herri batetik etorri, ondo ulertu zuen EUSKAL HERRIra etorria zela eta inoiz PLAZA GAÑEKO montajin ere ikusi izan dugu.

Ibon Iparragirrek mehatxupean deklaratu zuela adierazi zuen Entzutegi Nazionalean

Maiatzaren 12an Ibon Iparragirre epaitu dute Madrileko Entzutegi Nazionalean. Bere aurkako salaketa 2008ko apirilean Elgoibarko “Casa del Pueblo”n bonba bat jartzea da, Aitzol Etxabururekin batera, eta eskakizun fiskala 17 urteko kartzela zigorra da, “estragos” delitua leporatuz.

Ibonen aurkako froga bakarra, inkomunikazio egoeran zegoela egindako aitorpena da. Kontutan hartzekoa da, deklaratu zuten zortzi ertzainetatik batek berak ere ez zuela segimenduetan eta atxiloketan parte hartu: lehergaietan hiru “perito”k deklaratu zuten, bonbaren oharra jaso ostean Itziarretik Elgoibarrera hurbildu ziren patruilako bi ertzainek, itaunketaren instruktoreak eta idazkariak. Alfonso Zenon abokatuak, Ibonek jasandako tratu txarrengatik sartutako salaketaren atalak irakurri ostean, galdera bat luzatu zion idazkariari: ea normala den, ea ohikoa den, atxilotuek goizeko seiretan eta gaueko hamabietan deklaratzea, polizia txostenaren arabera, Ibonen bi deklarazioak ordu horietan eman baitziren. Galdera erantzunik gabe gelditu zen, baina argi gelditu zen aitorpen horiek ez zirela borondatezkoak izan. Itaunketa gidatu zuen ertzainak ere, Iboni egin beharreko galderak berak pentsatutakoak barik nagusi batek emandakoak zirela aitortu zuen, eta litekeena zela bere aurretik beste ertzain batzuk ere Ibon interrogatu izana. Beraz, argi gelditu zen Ibonen aitorpenak, borondatezkoak barik, behartuak eta gidatuak izan zirela.

Zenon abokatuak absoluzioa eskatu zuen, eta edonola ere, egotzitako ekintza “estragos” barik “daños” delituan barruan sartzen dela, eraikinak ez zuelako kalte estrukturalik jasan eta pertsonen aurkako arriskurik ez zelako egon: ertzain batek deklaratutakoaren arabera, 35 metrotara zegoen telefono kabinaren kristalik ere ez zen apurtu. “Daños” delituaren gehiengo zigorra hiru urteko kartzela da.

Ibonek 16 hilabete daramatza isolamendu egoeran, eta urtebete baino gehiago Sevilla-2n. Une honetan, Valdemoroko kartzelan aurkitzen da, berritzen ari diren modulu batean, eta ondorioz, nahiko egoera kaxkarrean. Ekainaren 17an beste epaiketa bat izango du, oraingo honetan Asier Badiolarekin batera.

Ibon Iparragirre epaiketaren une batean Madrilera hurbildu ziren senide eta lagunak agurtzen.

Arkaitz Estiballes Ondarroako ‘kajako’ seme kuttun izendatu dute

Herrittarron Udalak Arkaitz Estiballes bertsolaria Ondarroako ‘kajako’ seme kuttun izendatu zuen atzo gaztetxean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuenean bere azken bertsoa Ondarroari eta Ondarroako desobeditzaileei eskaini zielako. Zapia, diploma eta kajakada antxoa eraman zituen etxera Estiballesek!

Gaztetxean argi gutxi zegoen eta ezin izan genuen kalitate handiko irudirik grabatu, baina hemen duzue omenalditxoa ikusgai:

Hauxe izan zen Estiballesek jasotako diploma: