Hauteskunde gabeko giroa Ondarroan

ONDARROAKO ABERTZALE eta EZKERzaleak domeka iluntzean batu ziren hauteskundeen emaitzak jasotzeko, eta non hobeto 34an baino, hain esanguratsu sentitzen dugun tokian (ANJEL ETXANIZ beti gogoan). Irudietan agertzen den bezala, poztasuna izan zen nagusi, falta direnak gogoan, eta aurrera begiratu beharra aipatuz.

Horrekin batera, hurrengo egunean goizean goiz lanera heldu eta jatorriz SENEGALdarra den lagunak, ikusiaz batera, esan zigun: “LAGUN, hemos ganado!!!!” (aurten bozkatzeko aukera eduki du, eta EZKER eta ABERTZALE bozkatu du). Ze gehixa eskatu geinke? MILA ESKER ONDARROAKO HERRIARI