Antolatu BOGA!BUSE Ibilaldirako!!!
Ondarroa herri ederra izan arren (guretzat mundutik ederrena, jakina), herri txikia gara lurrez. Beraz, eskertuko genizueke zuen inguruan (ikastolan, euskaltegian, udalean, herrian, taldean, elkartean…) autobusa antolatuko bazenute. Edo garraio publikoak ahal denik eta gehien erabili mesedez. Mila milesker! BOGA!
Ondarroa txikia izanik, kotxez etortzea erabakitzen duzuenontzat, Gipuzkoa aldetik sartuko zaretenontzat Mutrikuko eta Itziarreko (poligonoko) lurrak erabiliko ditugu aparkalekutzat. Eta Bizkaia aldetik zatozenontzat, Berriatukoak eta agian, Markina-Xemeingoak ere bai. Gero, aparleku hoietatik lantzaderak bueltaka ibiliko dira Ondarroaraino. Mila milesker berriro! eta BOGA!
![autobusana[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/autobusana1.jpg?w=636)