Month: maiatza 2011
Otegik oso argi ikusi zuen etorkizuna
Maiatzaren 22ko hauteskundeen ondoren argi dago Arnaldo Otegik duela urte batzuk aurreikusi zuen egoerara heldu garela. Sasoi hartan batzuek oso argi ikusi zuten zein zen hartu beharreko bidea. Hasieran zalantzak egon ziren, baina denok batera egin dugu bide hori, eta orain uzta jasotzen ari gara.
Hemen dago testigantza:
BOGA 2011ren partez mila esker DANOI !!!!!
Gaur ONDARROA EUSKAL HERRIAren hiriburua izan da, IBILALDIA 2011 dela eta
hileko azken baixaku ONDARROAn, 8etan KANTTOIPEn. Bertan ikusiko ga
IBILALDIA 2011ko ekitaldietako bat, BOGAtu nahi dutenentzako igandean ONDARROAn
IÑAKI GABILONDO kazetariaren hauteskundeen balorazioak entzutea merezi du.
Ondarrutarrak munduntzir: Naroa Ekuador eta Kubatik
– Ameriketa etorri zazen lehenengoko aldixe da hau?
Ez. Ya hirugarrenin kruzaten dot atlantiku. Lelengoko bidar Mexikoa, 19 urteaz, bigarrena Colombia eta Venezuela, on 3-4 urte, eta ontxe 3.a. Baine oso diferente ongun. Aurrekutan udan jun na, opor sasoin; ongun bixitxea ya, eta aspertu arte ero hamengo fasi amaitxu arte eotea; bueltako abioik marka biharrenin neuk markakot ongun buelti.
– Zeatxik aukeratu zendun Hego Amerika?
Aurretik hamen herrialdin bixitxakuk asko erakarri nitxun, eta, aparte, beti deitxu ixazta atentzinoi; bertako bixitxasunak eta bixi filosofixik. Horrez gain, hizkuntzine be hor da. Herri baten kulturi ezautzeko ordun asko galtzen da ez bazu ulertzen osoki esaten dazena, zeatxik esaten daben holan eta dana. Eta beno, azkenik ero lelengoz, ba latinoamerikan politikoki bixitxen dazen egoeri be oso interesanti bitxantzen gazta. Horrek be ekarri nitxun hona.
– Zelako inpresinoi euki zendun Quitoa aila zinanin? Eta on, sei hilabete gerua?
Hasieraku eskasa. Grise, kutsatu, Europako kutriena hamentxe ikusi neban: dana zentro komertzialak, edifizixo alto asko, publizitati, publizitati, publizitati, argixak, bozina hotsa… Arpei serixuk bebai. Ezeukan aurreko lekukin zerikusirik, burun neukan latinoamerika koloretsuaz. Baine era berin, kale saltzailik mile eta Quito inguratzen daben honek Andik be deitxuzten atentzinoi. Hasieratik Pichinchai beatu eta “horra fijo (de ley) altza binala”. Eta on? Ba on jenti eta biximodu ikusten dot gehixa, hirixe baino. Inguruko jentin planak, eoteko eri, bixitxiai aurre etxeku, ondo pasateku… Espontaneitati, esperantzi etorkizunin, planifikazinoi eza, pazientzixi…
– Zelakuk diz zutzat ekuatoriarrak?
Uau. Esan laike hori ala? Ba eronun morun, bakoitxe beran etxeku. Aparte hori, guztiz desberdinak kostakuk, ero amazoniakuk ero indigenak ero afroekuatorianuk ero sierrakuk (mendixetakuk). Pasadi! Eta ikusten dot reproduziu etxen dala Euskal Herrixan kostakuk atxik esaten dabena hamengo kostatukin: saltzerak, eskandalosak, garbosak, iraixak, sardiñerak… hamen kostakuk atxik esaten dabena han geuatxik esaten dabe (kostakuk) eta gustaten gazta hori. Gauza askok eratxen dabe nortasunin, norberan ixate propixu eta kulturik, lanbidik, herrixak, lagunartik…
– Zeindde emakume ekuatorarran egoeri?
Ba munduko beste leko guztixetan morun, bigarren mailako herritxarrana eta erdi subjetune. Noski, diskriminazinoik ez diz banaka etorten, eta hamen be pobrezixi ero etnixik gurutzatute da guztiz. Holan ba emakume indigena, afroekuatoriar, nekazari edo hiritar pobrin egoeri asko asko asko okertzen da. Eta beno, gero ni fijaten nazena da, bai maskulinitati eta bai feminitatik oinarri komune eduki arren kultura ezberdinetan, leko bakoitxin ezberdin materializaten dizela. Ordun hasiera baten, hamengo indarkeixa kasuk ikustezu, 3 emakumetik 1ek jasaten dabena, eta datu bortitzak diz. Oiun popi ipintxeko lakoixik! Matxismu ageri agerixan. Baine hamengo gixonakin konparatezu ostea euskal kulturan akulturalizatako gixonak, eta konturatzen za hor Europa lehen mailako horren baitan, eta batez be gixon ixatin barrun, arlo emozionala zelan dan anputata. Ordun, ba bai, hamengo biolentzixa fisiku oso gogorra da, baine albun dakazunak zure sentsazinoik ez ulertzi eta adierazi nahi dotzazun bakoitxin mutu geatzik (hor pasaten dan latxeik) be eragin handixe akar ongizatin.
– Rafael Correa presidentzixa aila danetik Ekuador eraldaketa prozesu baten sartute dala emoten dau. Zer da zuk, kanpotar modure, ikusten dozune?
Temazu! 2 berbatan esateko, “Hiritargoaren Iraultza” deitu dan hau aldaketi politx demasa teorixan, eta marko juridiko-legalin emon dizen eraldaketak benetan eraldatzailik (konstituzinoi eta batez be Buen Vivir plana). On, hori zelan dazen bideratzen eta bera Correagan konfixantza gutxi nik neuk. Autoritaixu eta bertikala ikusten dot eraldaketi eta hortik ezta aiateik Buen Vivir-eko helburuta; multikulturalitati, bardintasune… Biximodu ezberdinan arteko uztarketa berdinkidi azken baten ezin leike inposaketiaz eraiki.
– Gabonetan erreforma prozesun buru belarri dan Kuban ixan zinan, zer da han topa dozune?
Buaaa, paraiso bat beran inperfekzinoi guztikin. 10 egun egonda e. Egixe esan Kuban bixitxi alde batetik gaitxe ixan birde. Eguneroko tramitik eta burokrazixik jan etxen zatxu. Baine bestalde, leku oso ederra. Euran kulturiatxik asko (musiki, dantzi, solturi, alaitxasune) baine batez be momentun bixi dizelako. Sistema soziekonomikuk emotetzen bermik (ziurtasune ez gakoela ez jatekoik ez etxeik faltako), lenengoko kezka eta beharrizanak beteta akazu eta beraz ez dozu pentsa bir bixar zelan ein jateko, ero ez dakazu zetan inglesa, frantsesa eta txino danak batea ikasten eon biharrik merkatun leku etxeko… gogu barakazu ikasteko eta horrek goguaz bixitxea eruten zatxu.
– Zerrek deittutsu atentzinoi gexen Kuban?
Ba pilo bat gauzak. Alde batetik, ez eoti kalin jenti botata, ixe ez dakarrena, eskatzen eta gosik hiltxen. Hori pasadi re! Gauza handixe, batez be Quito moruko hiri batetik aiaten zazenin. Eta holan gauza berezixena iruditxu gaztana Kubatik de espazixo pribau eta publikun arteko banaketi eztala handixe. Kalik ez diz komertzio gunik, ez daz argiz, publizitate eta dendakin beteta. Kali kali de, egoteko leko bat, handik hona ibiltxeko, jentiaz harremantzeko. Ordun etxin luzapena morun de, eta ateik itxitxen ez daben etxik, kalin luzapena. Han ikustezu atik parez pare iraitxe eta barrun familixi, eta hurreatu dan erozein, erozein unetan dantzan eta berriketan. Eta ostea kalin han ikustezu etxeko zapatilla ero rulukin ero makillaten. Kali ezta eskaparati eta manikixan pasealeku.
Zelan egin zen Ondarroako LipDub-a
Bideo honetan Ondarroako LipDuba zelan egin zen erakusten dute egileek. Umorerik ez da falta gure herrian!
Hauteskunde gabeko giroa Ondarroan
ONDARROAKO ABERTZALE eta EZKERzaleak domeka iluntzean batu ziren hauteskundeen emaitzak jasotzeko, eta non hobeto 34an baino, hain esanguratsu sentitzen dugun tokian (ANJEL ETXANIZ beti gogoan). Irudietan agertzen den bezala, poztasuna izan zen nagusi, falta direnak gogoan, eta aurrera begiratu beharra aipatuz.
Horrekin batera, hurrengo egunean goizean goiz lanera heldu eta jatorriz SENEGALdarra den lagunak, ikusiaz batera, esan zigun: “LAGUN, hemos ganado!!!!” (aurten bozkatzeko aukera eduki du, eta EZKER eta ABERTZALE bozkatu du). Ze gehixa eskatu geinke? MILA ESKER ONDARROAKO HERRIARI
![keu[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/keu11.jpg?w=636&h=901)
![prentsanbixar[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/prentsanbixar1.jpg?w=636&h=266)
![resizer[10]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/resizer10.jpg?w=636)
![resizer[10] (2)](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/resizer10-2.jpg?w=636)









![EPEH-PEGATA_uztaila[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/epeh-pegata_uztaila1.jpg?w=636)
![BANER-epeh[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/05/baner-epeh1.gif?w=636)




