datorren (2011-4-9) zapaturako plana ONDARROAN

2011-04-09, zapatua
BOGA! Ibilaldi Kulturalaren barruan, Euskal Jaia antolatu dute apirilaren 9rako. EGITARAUA: 12:00etan, dantzariak, trikitilariak, txistulariak, panderojoleak eta albokariak, Kofradia Zaharraren parean elkartuko dira. Ostean, kaleetan zehar ibiliko dira. TXOTX ETA TALOAK Zubi Zaharreko parean bertan. 15:00etan, HERRI BAZKARIA Zubi Zahar ikastolan (Bazkari txartelak salgai: BOGA! Ibilaldiko dendan, Xirula tabernan eta Zubi Zahar Ikastolan 15 eurotan). Ondoren, ERROMERIA. Oharra: Entsaio orokorra, musikoekin batera apirilaren 8an, barikuan, 18:00etan izango da Plaza Gainean.

ONDARROAN ostiralero lez SENIDEAK antolaturiko enkartelada

Urteak joan ta urteak etorri eta KITAROaren doinuz lagundurik ONDARRUTAR multzo batek bere herrikide presoekin gogoratuz, herrian zehar ibilbidea egiten du, hasi alde zaharrean eta herriko alamedan bukatuz.  Gaur ostirala ere hala egingo dute, baina ordu aldaketa dela eta 8etan batuko dira. Herrikideekin ez direla ahazten eta herrian nahi dituztela eskatzeko.  Hemendik ere, gonbidapena egiten dizuegu bertan parte hartu dezazuen.