ONDARRUKO HERRIAK, GATZAri eskainiko dizkion ongietorria.

Dagoeneko  ONDARRUTARRAK badute prest GATZAren ongi etorrira eramango duten herritarren oparia, eta zer baino hobeto eta sasoiko janaria…

                                                                         ONDO EGIN DIEZAIOLA, ONDO MEREZITA DUELAKO.

                                                                                                                           GORA GATZA

Aldaketa politiko eta soziala premiazkoa da Bizkaian

 

Arantza Urkaregi Etxepare eta Begoñe Agirre Pereda – Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko batzarkideak

Pasaden martxoaren 28an Bizkaiko Batzar Nagusiak disolbatu egin ziren, eta Bizkaiko Batzar Nagusietako Ezker Abertzaleko batzarkide taldetik 2007-2011 legegintzaldiaren balorazioa egin nahi dugu.

Lehenik eta behin, gogoratu nahi dugu Batzar Nagusi hauek ez dituztela ordezkatu bizkaitarrok 2007ko hauteskundeetan emandako bozak: Ezker Abertzaleak 5 batzarkide atera zituen, baina bakarra hartu zen legezkotzat, Enkarterrietakoa, hain zuzen ere. Eta egoera horretan burutu behar izan dugu geure lana 4 urteotan zehar.

Gainera, erakunde honetako politika Bizkaiko Foru Aldundia kudeatu duen Eusko Alderdi Jeltzaleak zehaztu du, PSEren laguntza eskergarekin aurrera atera duen politika. Horren adibide garbi ditugu urtez urte aurrera atera diren aurrekontuak, PSEren babesari esker.

Aipatu politika hori lau paretaren artean erabaki da, herritarren inolako partehartzerik gabe, egun zeharo zaharkitua eta baliogabetua dagoen demokrazia ordezkatzailearen izenean. Eta hori gutxi balitz, garatzen duten politika gure ustez bizkaitarrontzat eta Bizkaiarentzat oro har oso negatiboa da, hurrengo arrazoiengatik:

– Zerga-sistema injustu batean oinarrituta dago. Alderdi nagusiek ez dute inolako eztabaida sakonik burutu nahi izan zerga-sistema horren gainean, baina, aldiz, aldaketa txikiak egin dizkiote etengabe, beti ere enpresen onurarako eta bizkaitar gehienen kalterako. Horren adibide garbia ditugu Foru Ogasunak emandako azkenengo datuak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidez (PFEZ /IRPF) %3,3 gehiago bildu da; Sozietateen gainezko Zerga bidez bildutakoa, aldiz, %18 murriztu da. Hau da, langileok gara, krisi garaietan ere, gehiago ordaintzen dugunak, enpresek, krisia aitzakitzat hartuz, askoz ere gutxiago ordaintzen duten bitartean.
– Aldunditik “pertsonak dira gure lehentasuna” behin eta berriz badiote ere, euren ekintzek kontrakoa diote: makroazpiegiturak eta errepideak dira BFAren “izarrak”. Ekonomikoki jasanezinak diren apustuak, ingurumen aldetik ere gauza bera… BFAk 65 milioi euro erabili berri ditu Artxandako Tunelak porrotetik ateratzeko, enpresa emakidunaren onurarako. Bizkaitarrok, aldiz, tunelak ordaintzen jarraitu behar dugu. Eta hori SuperSur delakoarekin gertatuko denaren aurreratze bat besterik ez da: makroerrepide honen eraikuntzarako Aldundia 1.000 milioi eurotan zorpetu da, eta diru-kopuru hori ordainsarien bidez berreskuratzeko asmoa omen du.
– Eta azpiegitura erreldoietan inbertitzen den diru guztia Gizarte Zerbitzu Publikoetan inbertitu gabe geratzen da, noski. Gaur egun, Bizkaian dauden gizarte zerbitzuak eskasak eta kalitate gutxikoak dira. Ezinbestekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak benetako apustua egitea gizarte zerbitzu publikoen alde, kalitatezko lanpostuak sortuko bailituzkete, kalitatezko zerbitzuak eskainiko bailituzkete eta mendekotasun egoeran dauden edota gizarte bazterketa jasaten duten pertsonen hobekuntza eragingo lukete, beste hainbat onuraren artean. Bada garaia Bizkaiko Foru Aldundiak gizarte zerbitzuak “gastu” gisa hartzeari uzteko, azpiegiturak “inbertsio” gisa hartzen dituen bitartean. Gizarte Zerbitzu Publikoetan inbertitzea etorkizuna duen apustua da. Ez da gastu bat, bizkaitarron bizi baldintzak hobetzeko ezinbestekoa den inbertsioa baizik.

– Ez da egon a Aldundiaren partetik Bizkaia osatzen duten eskualdeen garapenerako proposamenik. Krisiak gogor kolpatu ditu Busturialdea, Ezkerraldea, Enkarterriak,Lea-artibai… eta Aldundiak enpresak ixten utzi du, baita diru-laguntza publikoak jaso dituztenean ere, eta ez du politika integralik zehaztu eskualdeon garapen orekaturako. Eskualde ezberdinetako eragile ezberdinek egindako aldarrikapenei entzungorrarena egin die, Busturialdean kasu. Izan ere, eskualde horretan bazuten Eusko Jaurlaritzak berak onartutako Plan bat eskualdearen garapenerako, eta Plan hori ez da egikaritu (Enkarterrietan Habidite proiektuarekin gertatu bezala), aldiz, Aldundiak gogor eutsi dio, herritarren iritziaren kontrara, Guggenheim-Urdaibai proiektuari.

Honengatik guztiagatik, Bizkaian aldaketa politiko eta soziala ezinbestekoa dela deritzogu, aldaketa partehartzea zabaltzeko, gardentasuna bermatzeko, benetako gizarte politikak garatzeko, garapen iraunkorra benetan sustatzeko eta, nola ez, independentzia bultzatzeko. Eta aldaketa hori datorren maiatzaren 22ko hauteskundeetan burutuko dela espero dugu.

GATZA eta ELURTXURI askatuko dituzte datozen asteetan

Gatza eta Elurtxuri euskal preso politikoak aske geratuko dira datozen asteotan. 31 eta 30 urte pasa dituzte espetxean hurrenez hurren. Honen harira, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak frantziar eta espainiar estatuetako espetxe politika ankerra salatu du. Era berean, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzeko eskatu du, baita biziarteko zigorra kentzeko ere..

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Ongi etorri Gatza eta Elurtxuri! Biziarteko espetxe zigorrik ez!

Jose Mari Sagardui Gatza eta Jon Agirre Elurtxuri euskal preso politikoak kalera aterako dira datozen asteotan. Aurrenak 31 urte beteko ditu espetxean, bigarrenak berriz 30.

Bi euskal preso politiko hauen kasuek ondo baino hobeto erakusten dute euskal preso politikoen aurka Espainiako Gobernuak ezarri duen espetxe politika zertarako egina den. Europan jarraian eta espetxetik atera gabe urte gehien preso daramatzate Gatzak eta Elurtxurik. Azken honen kasuan gainera aipatzekoa da gaixotasun larriak jota dagoela espetxealdi luze eta gogor honen eraginez.

Euskal preso politikoekin amaitzea bilatzen duen espetxe politika ankerraren adibideak dira bi hauek, beste 750 euskal preso politikorekin batera. Urte hauetan guztietan espetxe politika errepresioaren zerbitzuan izan dute Frantziako eta Espainiako Gobernuek, aldian aldian euskal preso politikoekin amaitzeko neurri berriak erabili dituztelarik. Kolektiboarekin amaitu nahi dute, preso politikoak suntsitu, izaera politikoa kendu. Euskal Herrian Kolektiboak duen erreferentzia politikoa eta humanoa isildu nahi dituzte.

Sakabanaketa politikaren bidez presoak elkarrengandik banatu eta Euskal Herritik gehiago urrundu nahi izan zituzten, tartean Kanariar irletan edo Ceutan ere izan zituztelarik. Baina Kolektiboak duintasun eta gizatasun handiz aurre egin die beraien aurka ezarritako neurri guztiei. Horregatik estatuak espetxe politika egokitzen joan dira urte hauetan guztietan, helburu berberak lortzeko eginahalean neurri berriak abian jarri dituztelarik. Hor daude besteak beste gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak bahiturik mantentzeko neurriak, tartean eskizofrenia eta minbizia bezalako gaixotasunak dituzten pertsonak. Hor dago bakartze politika, sakabanaketarekin nahikoa ez eta presoa inolako komunikazio biderik gabe utzi nahi duen neurri multzoa, espetxe barruan isolatuz, kanpoarekin harremana zailduz e.a. Eta hor dago senide eta presoen aurkako miaketa umiliagarrien jarduna ere.

Neurri hauekin guztiekin batera euskal preso politikoei praktikan biziarteko zigorra ezartzeko legezko aldaketak egin dituzte. Biziarteko espetxe zigorra legeztatu du Espainiako Gobernuak, eta presoak 30 eta 40 urtez espetxean mantentzeko beharrezko legeak osatu eta onartu dituzte urteotan. Irteerarik gabeko zuloan mantendu nahi dituzte euskal preso politikoak, beraientzat espresuki onarturiko lege eta neurri sorten bidez.

Gure herrian aro politiko berri bat zabaldu den honetan euskal preso politikoek bizi duten egoera larriari amaiera emateak lehentasuna duela uste dugu. Euskal preso politikoen eskubideak onartuak izan behar dute, sakabanaketarekin amaituz, biziarteko zigorra indargabetuz eta gaixotasun larriak dituzten euskal preso politikoak kaleratuz. Honekin batera, prozesu demokratikoak preso eta iheslari guztien etxeratzea ekarri behar du berarekin, presoak, eskubide guztien jabe etxeratuak izan daitezen.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu bide honetan mobilizazioa eta presio soziala areagotzera. Herritarrei presoen eskubideen alde kalera ateratzeko deia luzatzen diegu, soilik modu honetan lortuko baitugu estatuei espetxeetako giltzak eskutik kentzea.

Euskal Presoak Euskal Herrira, Amnistia!
Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendua

APIRILAK 13 ASTEAZKENA
> * 31 urte preso egon eta gero, Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ libre
> geratuko da. Arratsaldeko 20:00etan ‘Bizi osorako kartzela zigorrik
> ez!’ lemapean manifestazioa izango da Zornotzan.
>
> APIRILAK 16 LARUNBATA
> * Bizi osorako kartzela zigorraren aurkako ekitaldi nazionala
> arratsaldeko 17:30etan Zornotzako Udaletxeko Plazan.

DENAK ETXERA EKARRI ARTE,      JO TA KE

PROZESUARI BELDURRA eta BAKEARI EGURRA

 


 

Fikziosko nobela baten izenburua dirudi, baina ez. Bihar bertan eta guk jakin barik ETAko kideak izan gintezke, poliziak, barne ministerioak, fiskaltzak eta epaileek hala nahiko balute. Horrela izan da beti, izaten ari da eta etorkizunean ere auskalo.

 

Ohituta gaude urteetan, beraiek deitzen dioten demokraziaren izenean neurri eta zigor antidemokratikoak jasaten, oraindik ere “dena ETA da” tesiarekin baliatzen baitira. Oztopoak oztopo, atzera bueltarik izango ez duen prozesuan murgilduta gaude, Euskal Herriaren eraikitze prozesu nazionala, alegia. Inolako indarkeriarik gabe, demokratikoki eta bide politikoak soilik erabiliz  izatea nahi duguna, bakean uzten badigute.

 

Gaztetan, eskola maisu batek honako hau errepitazen zigun: “Bi gauza, hirugarren batekin berdinak badira, bi gauza horiek elkarrekin berdinak dira”. Logika hau erabiliz eta beraien tesiaren arabera honako hau esan daiteke: ETA eta Batasuna berdinak omen dira, eta bestetik ordea Sortu eta Batasuna ere bai, hori horrela izanik, Sortu ETA da, beraz, legala izan nahi duen alderdi polítiko terrorista bat, PSOEn, PPren eta hauen kontrolpean dauden eta sistemari eusten dioten hedabideen esanetan. 

 

Beti ere tesi horren logikari jarraituz, Sorturen sustatzaileak (promotoreak), denak, kartzelan behar lukete egon eta Bilbon legalizazioaren alde egin izan diren bi manifestazioetan jaondako milaka pertsonak ere epailearen aurrera eraman ETAri babesa eman izanaren akuzaziopean. Hau egin ezean, logikak berak dio, egun, kartzeletan dauden asko kalean libre egon behar luketela.

 

Sortuk sortu duen lurrikara polítiko mediatikoa oraindik ez da bukatu. Auzitegi Goreneko 61eko aretoa osatzen duten hamasei  epailetik bederatzik (gehiengoak) hartutako ebazpenarekin Sorturen jarduerarako inskripzio eskaria errefusatu egin dute, beraz, askatasuna eta bakea ilegalizatu. Frankismoan gertatzen ohi zen bezalaxe susmoak eta poliziaren zantzu faltsuak izan dira frogak. Erabaki honek argi uzten du PSOEren eta PPren estrategi bateratuan oinarritutako beraien betiko diskurtsoa elikatzeko gerrarako prest daudela, hau da: atxiloketak, torturak, akusazioen asmakizunak, kartzelak…., eta agian gerra zikina ere.

 

Euskal Herriari dagokionean, urteetan, estatuko zenbait poderetik entzun dugun betiko leloa hau izan da: “ Hemen ez dago gatazkarik, ez arazo politikorik, ezta preso politikorik ere. Hemen dagoen gauza bakarra terrorismoa da. Euskal Herria nazionalisten asmakizun bat da. Hau Espainia da”. ETA gorrotatzen badute ere beharrezkoa ziae diskurtsoari eusteko, besterik ez baitakite esaten.

 

Espainako estatuak bere baitan darama indarkeriaren kultura eta estrukturatuta dago. Inork ez dezala pentsa euskal erakunde armatuak behin betirako armak uztea erabakiko balu biharamunean bakea lortuta egongo denik. ETAk inoiz ez du izan indarkeriaren esklusibotasuna ezta bakearena ere. Hemen denok gaude inplikatuta eta gehien bat estatua bera. Hausnarketa honek konponbidea eskatzen du, negoziazioa… ETAk bakea bideratzeko eman du bere pausoa  eta bide horri eutsi nahi dio.

 

Francok inoiz lortu ez zuena eta berau hil ostean, Estatu Espainolaren garaipen handiena  abertzaleon zatiketa lortzea izan da eta estrategi horretan jarraitzen du. Batzuentzako hitz goxoak eta besteentzako madarikazioak eskainiz. Abertzale izatearen funtsa eta definizioa nik ulertzen dudana baldin bada ez dut uste aitzakirik egon litekenik alderdi abertzaleak elkar lanean aritzeko. Euskal Proiekto Nazionala bideratzeko ezin da zatiketarik egon, bestela gureak egin du. Lehen ETA zen aitzakia, orain alderdikeriak ote dira ba?… Interes pertsonalei begira dagoenak ez du herria maite  eta politikan poltronak ekar zezakeen diru iturriak beti dira tentagarriak. Bide hau hartuz gero, eroso bizitzeko apustua egin  dutenek euskal gatazka konpontzeko bideari uko egiten diote, arazoa luzatuz.

 

         Zer nolako eredu sozial eta ekonomíkoa nahi denaren arabera egon daiteke eztabaida. Gobernu espainolak azkanengo hartu izan dituen neurri ekonomikoak ezin dira inola ere onartu, euskal langileriaren eta pentsionisten lorpenak eta eskubideak murriztu kapitalismo espainola salbatzeko. Pentsaera marxistan oinarrituta, Euskal Herria euskal langileriarena izan behar du eta ez espainol kapitalismoarena, eta independentzia geure herriak eta euskerak  bizirik irauteko duen bide bakarra da.

 


  Azken finean, indarrak bildu egin behar dira eta ez elkarri mokoka ari. Estatuak inoiz ETAri ez dio beldurrik izan abertzaleon batasunari baizik. Egun, abian den prozesuari dio benetako ikara, konfrontazio demokratikoari. Hau eman ez dadin errepresiozko makinaria guztia martxan jarriko duela ere zigur gaude besterik ez baitakite egiten. Beraiek inposatu nahi diguten bakearen izenean, gure bakeari egurra. Beraz, ¡ eutsi, ez etsi eta ekin…¡  Ezina ekinez egina.

apirilak 7, euskal herrian euskaraz-en dokumentala ONDARRUko kofrai zaharrin‏

euenin apirilan 7an, arratsaldeko 19:00retan, euskal herrian euskaraz-en “izan, egin, eragin. euskal herrian euskaraz” dokumentala botako dou, korrika kulturalan barrun.

SINOPSIA:
Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak 30 urte bete zituen 2009ko azaroaren 4an. Hamarkada hauetan asko izan dira EHEk Euskal Herri euskaldunaren bidean egin dituen gogoetak eta ekimenak; hainbat eta hainbat izan dira 1979an Lesakako zinema-areto batean zenbait euskaltzale bildu eta herria berreuskalduntzeko hautua herritik bertatik bultzatzeko borondate irmoz EHE sortzea erabaki zutenetik bidean emandako urratsak. Hala ere, bide hori ez du EHEk bakarrik egin, eta “IZAN, EGIN, ERAGIN. EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ” dokumentalak, sortze garaitik gaurdainoko EHEko hainbat kideren bizipenak eta gogoetak jaso ez ezik, hauetan eta bide horretan bultza egin duten zenbait euskaltzalerenak ere jaso ditu; iragana gogoan hartuz, etorkizuneko erronkak marrazteko.
Euskaraz biziko den herriaren itsasora heltzeko errekaren parte diren ur tanta ugari biltzen dira, elkarrizketaz elkarrizketa esku artean duzun lan honetan. Kazetari, ekintzaile, irakasle, alkate, antzezle, herri mugimenduko kide, bertsolari… Ez daude bi ur tanta berdin, baina denek dute euskaraz biziko den herriaren alde izan, egin eta eragin