gazteok SORALUZERA Apirilak 22an

Bihar hilak 22, Matxinsalto Egunaizango da Soraluzen, Gipuzkoan.

Gazte mugimenduak antolatu duen egun osoko egitarauaren hitz gakoak honakoak dira: parte-hartzea, autogestioa eta koherentzia. Goizean hainbat tailer egin, eta arratsaldean ikusgai jarriko dituzte bakoitzean landutako edukiak.

700 lagunentzako herri bazkaria ere egingo dute, gazte talde batek egunean bertan prestatuko duena, inguruko nekazariek ekarritako garaiko produktuekin. Arratsaldean, jarduera ugari aukeran, hala nola dantza afrikarren ikastaroa, kontzertuak, bideo eta irudi sorkuntzaz osatutako erakusketa. Bere lana ikusgai jarri nahi duenak aukera izango du horretarako-matxinsalto@gmail.comHelbide elektroniko hau spam bot-en aurka babesturik dago. Beharrezkoa duzu Javascript gaitzea ikusi ahal izatekohelbidera idatzi-. Kale animazioa, erromeria, bertso-hop emanaldia, rokodromoa eta zirkua ere prestatu dituzte antolatzaileek eta sorpresak ere izango direla iragarri dute.