ONDARRUTAR askorek, beti gogoratuko duten gizona.
JUAN JOSE ETXABE, beste militante ezagunetarikoak esaten zuen bezala, frankismoaren momenturik gogorrenetan, ONDARROAko herrira heltzean IPARRALDEAN mugitzea bezalakoa izaten zela esaten zuen, hau da “como pez en el agua” mugitzen ziren gure herrian,eta hori dela ta hain lagun ugari zuen EUSTAKIOk.![txi6[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/txi61.gif?w=636)
Euskadi Ta Askatasunako Fronte Militarreko bururik ezagunena izan zen bere garaian. Euskal erresistentzia armatuan ekintzaile mitiko bihurtu zen abertzaleen artean.
Telesforo Monzónek Txikia izenburuarekin bere abestietariko bat eskaini zion Eustakio Mendizabali. Txikiaren heriotzaren ondorengo urteetan, kantatzea borrokatzeko eta errebindikatzeko beste modu bat zela sinesten zen garaian. Kanta hau, klandestinitatean ateratako disko batean zabaldu zen Euskal Herri osoan. Diskoak ez zekarren kantarien izenik, baina harekin ibilitako burkide batzuk baziren: Domingo Iturbe “Txomin”, Maite Ormaetxea (Txominen emaztea), Isidro Garalde “Mamarru” eta Manuel Garmendia “Korta”.
| « | Txikia zuen guda-izena bera gizon osoa izan arren Mendizabal Sasetaren urrena biak txiki, bizkor eta lerden Saseta hil zen gudarien aurrean Mendizabal hil zaigu bakarrik baina biok daukate herri osoa atzo ta gaur euren atzetik Euskadirentzat hil dire-ta gorputzak arantzaz beterik.Arro hadi Kantauri itxasoa ta heien betiko loa betiko kanta zak Geroari esaiok olatuetan Herri-izarrak ez direla itzaltzen gure haurrek biharko ikastoletan heien izenak abestu ditzaten arantzetan biak hil baitziren. |
![300px-Omenaldia_txikiari_algortan[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/300px-omenaldia_txikiari_algortan1.jpg?w=636)
![A2.%20Peg17[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/04/a2-20peg171.jpg?w=636)