MILITARREI TXOTXIKIRIK EZ, ERRENTA AITORPENEAN

GERRARAKO EZ EMAKUMERIK, EZ GIZONIK, EZTA SOSIK ERE

Militar zabalkuntza dagoen bitartean, Gobernuak Militarismoarako aurrekontu sailak handitzen jarraitzen du, baina, bestalde, Erakundeek ez dute oraindik konponbiderik eman emakumeok, bai kolektiboki, bai indibidualki, pairatzen ditugun egoera larrien inguruan: eraso eta tratu txarrak, banaketak eta dibortzioak, lan diskriminazioa eta pobreziaren feminizazioa, gizarte nahiz komunitate zerbitzuen gabezia: haurtzaindegiak, zaharrentzako egoitzak,…

Adibide bezala zera esan behar:

• Estatu mailan gastu militarra 19.000 miloi euro da.

• EAEtik estatuko gastu militarrari 1.500 miloi euro ematen diogu.

• EAEan gastu militarra egunean 4 miloi euro da.

• EAEko biztande bakoitzak gastu militarrari 700 euro ematen dio.

• Ordu bakoitzean EAEan gastu militarrari 171.000 euro ematen da.

Hau guztia kontutan harturik, Zerga Eragozpena burutzera gonbidatzen zaitugu. Hau da egiten dizuegun proposamena: hurrengo errentaren aitorpenean 60 euro ematea Bizkaiko emakume taldeek garatzendituzten proiektu haueetarako:

“ARGITAN” Barakaldoko Emakumeentzako Aholku Etxea.
“NEBA- NEBA” Sestaoko Emakumeentzako Aholku Zentroa
“BESARKATUZ ”. Bilbo.