ONDARROAN ostiralero lez SENIDEAK antolaturiko enkartelada

Urteak joan ta urteak etorri eta KITAROaren doinuz lagundurik ONDARRUTAR multzo batek bere herrikide presoekin gogoratuz, herrian zehar ibilbidea egiten du, hasi alde zaharrean eta herriko alamedan bukatuz.  Gaur ostirala ere hala egingo dute, baina ordu aldaketa dela eta 8etan batuko dira. Herrikideekin ez direla ahazten eta herrian nahi dituztela eskatzeko.  Hemendik ere, gonbidapena egiten dizuegu bertan parte hartu dezazuen.