Month: martxoa 2011
gure poxpoliñantzako denbora gelditua dago. ZORIONAK!!!!!
Bihar, martxoak 22 URTZA ALKORTAk urteak betetzen ditu, ez galdetu zenbat, ikusten duzuen bezala larrosa gazte izaten jarraitzen baitu.Idatz iezaiozu herriko berrien gose izango baita,bere helbidea hau da:
URTZA ALKORTA ARRIZABALAGA: Centro Penitenciario Madrid VII Carretera M241, km 5´75. 28595 Estremera Madrid.
1964ko ONDARRUTAR idealista haiek
Argazki hau, 1964ko martxoaren 3an ateratakoa da, urte hartako ABERRI EGUNEAn. hain zuzen be, konturatuko zazen lantxeik FRANKO diktadorea euan agintzen, eta horregatxik ikurrin barik agertzen diz bertan,GERNIKAko juntetxearen aurrean.
47 urte geroago eta apirilaren 24an, bertara (GERNIKAra), joateko dei egin diete abertzale guztiei. Ziur egon, bai, haietako batzuk, zein euren ondorengoak han egongo direla.
Aberri Egunerako deialdia
Aurtengo eta datorren urteko Aberri Egunak deitzen ditugu gaurko agerraldi honen bidez. Aurtengoa, Euskal Herriko bi puntutan deituko dugu, Gernikan eta Baigorrin, eta hurrengo urtekoa, Iruñean. 2011 eta 2012, Baigorritik eta Gernikatik, Iruñera. Gernika, gure askatasunaren ikurra, Baigorri, nafar lurralde batasunaren ikurra eta Iruñea, Nafarroako Erresumako eta Euskal Herriko hiriburua, lotu nahi nahi ditugu bi urte hauetan.
Denbora izango dugu, jakina, 2012ko deialdiaz hitz egiteko. Aurtengoari dagokionez, “Argi Berdea Independentziari” izango da leloa , hau da, euskal nazioa aitortu eta independentziarako, askatasunerako, duen eskubide demokratikoa errespetatzeko exigentzia.
Aspaldi hasi ziren Baigorriko Basaizea Elkarteko kideak Nafarroaren Eguna antolatzen. Beti apirileko azken igandean ospatu izan da eta, dagoeneko, erreferentzia handiko eguna da Nafarroa Behean zein Garaian eta, orohar, Euskal Herri osoan.
Aurten, inoiz ez bezala, egun berean dira Nafarroaren Eguna eta Aberri Eguna eta, honenbestez, izugarrizko aukera ederra bilakatu dira bi deialdi hauek gure naziotasuna aldarrikatzeko eta Nafarroak izan duen eta duen erreferentzialtasuna aldarrikatzeko.
Basaizea Elkarteko kideekin adostu dugu beraiek antolatzen duten Nafarroaren Egunaren baitan geuk ere Aberri Eguna Baigorrin egitea, eta gaur beren jarrera zabal eta zintzoa eskertu nahi dugu, deialdi ezberdinen nortasuna bermatuz Aberri Egunerako eta Nafarroaren Egunerako hitzordu ederra prestatuko baitugu aldi berean Baigorrin eta Gernikan.
Gernikan egun osoko egitaraua burutuko dugu, eguerdian manifestaldi eta ekitaldi politiko nagusia izango da eta, ondoren, adarrikapenak eta jaiak bat egingo dute arratsaldean zehar, gauerarte. Eta Baigorrin, Nafarroaren Egunaren baitan egingo dugu eguerdian Aberri Egunaren ekitaldia, eta independentziaren aldarrikapena egun osoan kalean egon dadin bultzatuko dugu.
Beraz, Basaizea Elkarteko kideari hitza eman aurretik, gure aurtengo deialdia azpimarratu nahi dugu. Independentista guztiei deia luzatzen diegu aurtengo apirilaren 24an Gernikan eta Baigorrin antolatuko diren Aberri Egunaren ekitaldietan parte har dezaten, “Argi berdea independentziari” lelopean.
Aurten bat egiten dute Nafarroa Egunak eta Aberri Egunak datan eta deialdian. Batasuna eta askatasuna, Baigorri eta Gernika. Batean eta bestean kolore guztietako independentistak elkarturik gure Herriaren eguna ospatzeko aukera ezin hobea.
INDEPENDENTISTAK Saretik Euskal Herri osoa animatzen dugu Baigorri eta Gernika berdez jartzera eta era tinkoan erakustera 500 urte geroago, 75 urte geroago, Euskal Herria bizirik dagoela!, eta gaitera, bere askatasunaren sua behin betirako pizteko prest, independentziaren argi berdea pizteko prest. Argi berdea independentizari!
2011ko KORRIKA ONDARROATIK zehar
KORRIKA 17 dela eta azalpen batzuk eskeini dizkigute antolatzaileek, hauek dira euretariko batzuk: ONDARROATIK, apirilaren 16tik 17ra bitarteko gauerdian pasatuko da, 12:30ak aldera. LEKEITIO aldetik etorriko da baina ez kostaldetik, BERRITXUKO aldetik baizik. Badakixue beraz ibilbidi, eta ez dakazue atxikirik ez juteko (ordu eta egune ezinhobik).
azken hegaldia, IBILALDI kulturalaren barnean zapatuan ONDARROAn
“Sagarren denbora’, barikuan ONDARROAko gaztetxean
BIHAR 3. AUZO BATZARRA: SAN JUAN TXURRU, MADALENA, ARANA TAR SABIN
Estrasburgok Espainia zigortu du,OTEGIren adierazpen askatasuna urratzeagatik
Ezker abertzaleko kideari urtebeteko kartzela zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak, hark Espainiako erregea “torturatzaileen burua” dela esateagatik. 20.000 euroko isuna ipini dio Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Espainiako Estatuari.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak 20.000 euroko isuna jarri dio Espainiako Estatuari, hark Arnaldo Otegi ezker abertzaleko kidearen adierazpen askatasuna urratu zuela egotzita. Martxelo Otamendi Egunkaria-ko zuzendariak kazeta ixteko operazioan Guardia Zibilak torturatu egin zuela salatu ondoren, Otegik 2003an esan zuen Espainiako erregea “torturatzaileen burua” dela, eta Auzitegi Gorenak 2005ean urtebeteko espetxe zigorra ipini zion hari
—aurretik EAEko Auzitegi Nagusiak errugabetzat jo zuen Otegi—. Konstituzionalak ez zuen onartu zigortuaren babes helegitea.
Defentsak Europara jo zuen, eta hark 2008an onartu zuen helegitea tramiterako; Estrasburgoko auzitegiak Otegiri eman dio arrazoia orain.
Espainiako Estatuak auzibidearen hiru mila euroko kostua ere ordaindu beharko du.
Otegiren adierazpen haien ondoren egin zuen salaketa Fiskaltzak, “erregeari irain larriak” egin zizkiolakoan, eta horixe leporatu zion Gorenak ezker abertzaleko kideari.
Ezker abertzaleak azpimarratu du Espainiako Estatua zigortuz Europak bi epai atera dituela astebetean. “Berresten da estatuak ez dituela betetzen balio demokratikoak”.
2009ko urritik behin-behinean preso daukate Otegi —Logroñoko kartzelan dago orain, Espainian—, Batasuna legez kanpoko alderdia berriro osatu nahi izana egotzita.
ONDARRUN, KORRIKA denda zabalik
Dagoeneko zabaldu dute KORRIKAren materiala salgai dagoen denda.
Dendi (bulegu), Udal erakusketa aretoan zabalik egongo da Martxun 15etik Apirilan 16re.
Astelehenetik baixakure: 18:00-20:00
Zapatutan goiz eta arratsaldez.
Domekan: goixez.
Dendan jasoko dituzue KORRIKAren berrriak, noiz pasatuko den ONDARROATIK eta ze ibilbide izango duen, adibidez. Prestaketak egiteko ordua heldu da, atera zapatillak eta luzaketak egiten hasi zaitezte zezenak harrapatu aurretik badator eta 17. KORRIKA .


![DSC2732-1024x685[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/dsc2732-1024x6851.jpg?w=636)
![IMG_8459[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/img_84591.jpg?w=636)
![korrika+17[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/korrika1711.png?w=636)
![kartdef[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/kartdef1.jpg?w=636)
![sagarren_kartela1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/sagarren_kartela11.jpg?w=636)

![ateneo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/ateneo13.jpg?w=636)

![IMG_0002[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/03/img_00021.jpg?w=636)
