ESTEBAN MURUETAGOIENA mediku ONDARRUTARRA gogoan


Hilaren 28an (astelehenean) Esteban Muruetagoiena Oiartzungo medikua hil zutela 29 urte beteko dira. ONDARROAko
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik (OAAM) gogorarazi dutenez, torturen ondorioz hil zen Muruetagoiena: “1982ko martxoaren 16an Guardia Zibilak atxilotu zuen eta martxoaren 25ean libre utzi zuten. Hiru egun pasatuta hil zen. Tortura aztarna nabarmenak zituen gorputzean, baina ofizialki bihotzekoak jota hil zen”.
Iazko maiatzean ertzain batek OIARTZUNgo herriko medikua zenaren oroigarria kendu zuen anbulatoriotik. Ondoren, hautsita aurkitu zuten hainbat herritarrek. Oroigarria berriro jarri zuten bere omenez.