ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAren 8 urteko balantzea, aldizkarian bildua

Apartheid politikoa azkenetan  dago ONDARROAko udalean. Hori dela ta,EZKER ABERTZALEAk,balorazio zabal eta  zorrotz bat egin du aldizkari hontan. Bertan, arloz arlo deskribatzen dau, bi “legealditan” izandako gertaerak, (kultura, euskara, kirola, hirigintza, etxebizitza, herritarren parte hartzea, diruzaintza, langilegoa,…)

ONDARROAko etxebizitza guztietara helduko da aldizkaria eta laister ere jarriko dugu osorik TURRUNIN, aldizkaria sailean.

JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogoan

Orain dela 31 urte,1980ko otsailaren 2an agertu zen bere gorpua AGINAGA auzoko  bide ertze baten. Bere gorpuak, 9 bala zituen, bost sabelean, eta lau buruan. Bezperan “EZEZAGUN” batzuek atzeman zuten.BATALLON VASCO-ESPAÑOL erakundeak hartu zuen bere gain ekintza. ONDARROAko herriak, bazekien nortzuk eman zuten agindua bere bizitzarekin bukatzeko. Gaur da eguna, desagerketa eta hilketa hura erantzun gabe dagoena. EGIA eta JUSTIZIA jarraitzen du eskatzen ONDARROAko herriak. Sasoi hartan oihukatzen genuen bezalaxe,   JHISA, GOGOAN ZAITUGU.