Hemendik aurrera entzungo den alderdi berriaren izena da SORTU. ezker abertzalearen etorkizuna izango den alderdia, eta aurrerantzean, bertan jarriko dugu gure indar guztia. Ala izatea espero dezagun.
Month: otsaila 2011
ONDARROAKO PARETAK HITZEGITEN
ONDARROAKO AEK 17.KORRIKA PRESTATZEN DIHARDU
Aurten korrika urtea dugu!!! Apirilaren 16 eta 17aren bitartean Ondarroatik igaroko da Euskararen alde urte bitik behin ospatzen dugun jai erraldoia. Prestaketak martxan daude, eta Korrika Kulturala, Korrika Txikia etab. prestatzen hasia da dagoeneko Korrikaren batzordea.
Hasi, beraz, maitatzen, ikasten, aritzen eta euskalakaritzen!!!
HAUTESKUNDEEN INGURUKO HERRI BATZARRA
XEBER, herrixan da
Nahiz eta argazkien kalitatea ez izan egokiena,eurak erakusten dabe, ONDARRUTARRAK ez dizela herrittarrekin ahazten. Goizaldeko 4retan heldu da XEBER, Ondarroako alde zaharrera, 4gradoko temperatura markatenban kantxopeko termometruk, bañe han geuazen XEBERren zain.Berai eta geuri begixak bete gazkuz, bañe aurrea ein birdouela, eta aurresku eta eusko gudariak abestuz, DANAK ETXERATU ARTE oihukatuz etxeruntz abiatu ga.
ENEKO ETXABURU NAVALCARNEROTIK, LOGROÑORA aldatu dute
XEBER URIBE BEITIA ASKE !!!
Gaur iluntzean aske geratu da XEBER. 9ak aldera atera da ESTREMERAko espetxetik.ONDARROAko herriak poztasunez jaso du berria,eta gainetik, fiantzarik gabe irten da. Urte eta astebete eduki dute kartzeleraturik eta hon diñue ez zeukala ezelako loturarik ezerreaz (tiene huevos la cosa). Goizaldeko ordu biak aldera da ailegateko herrira, eta zihur egon ,ONDARRUTAR mordoa bere ongi etorrean egongo garela.
ALLERIko pasealekuko obrak ere geditzeko agindu du epaileak
Epaileek Alleriko pasealekua behin behinean gelditzeko agindu dute
Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiak Zaldupe-Alleri pasealekuko obrak behin behinean gelditzeko eskatu du, epaiketa egin arte.
Obra hau Allerin egin nahi zituzten etxeetara hornidurak eramateko (ura, elektrizitatea…) aurreikusi zuen udal gestorak, nahiz eta gero pasealeku bezala aurkeztu zuen. Alleri Zainddu! Plataformak proiektu horren kontrako salaketa ipini zuen, Alleriko 500 etxebizitzen proiektuaren luzapen bat zela argi zegoelako.
Alleriko etxeen proiektua epaitegiek geldituta bazuten ere, udalak aurrera jarraitu zuen pasealekuko obrekin, eta lur azpiko hornidurak sartzen hasi zen. Herri mugimenduak gelditu behar izan zuen asmo hori, obretara joanda,
Alleri zainddu! plataformak argi esan zuen pasealekuko obra horiek egiteak arazo legalak ekar zitzakeela. Alleriko etxeen plana geldituta zegoen, babestutako padura batean eraiki nahi zelako, eta plana zahartutako arau subsidiarioetan oinarrituta zegoelako. Pasealekua ere babestutako gunean eta zahartutako arau subsidiarioen gainean ari dira egiten. Obra bat geldituta bazegoen, aurreikustekoa zen bigarrena ere geldi zitekeela. Gainera, proiektuak Zaldu ibaia berreskuratzea ere ez zuen aurreikusten, nahiz eta Kostasek behin eta berriro eskatu duen.
Udalak, burugogor, aurrera jarraitu zuen. Eta azkenean hornidurarik gabeko pasealeku bat egitea erabaki zuen (euren asmoa obra bat egitea zen, edozein baldintzatan). Alleri zainddu! plataformak aurkeztutako alegazioei ez zieten kasurik ere egin. Herritarren kontzentrazio eta protestei ere ez.
Baina epaitegietako salaketak bere bidea egin du. Eta orain epaileek obra gelditzeko eskatu dute, aurreikusi genuen bezala. Udalekoak “temerarioak” direla ere gaineratu dute, hainbeste zalantza egonda proiektu honekin aurrera jarraitzearren.
Baina obra hasita dago. Bideragarria eta legala izango den ala ez zalantzan dagoen obra batetan dirutza publikoa gastatu du Udalak, 800.000 euro hain zuzen ere, eraikuntza enpresen interes pribatuak asetzeko. Udalekoei berdin zaie, euren asmoa diru hori edozelan eta edozein baldintzatan gastatzea baitzen.
Lotsagarria iruditzen zaigu herrian dagoen beharrizan piloarekin udala halako obretan dirua gastatzen ibiltzea, arauak hausten eta herritarren berbari kasurik egin barik.
Honen aurrean, ozen eskatzen dugu Alleriko pasealekuko obrak gelditzeko, eta udalean proiektu hau aurrera eraman dutenen izen abizenak eta ardurak argitu eta zehazteko.
Hemendik aurrera, Allerik eta bere inguruek daukaten balioa kontuan hartzeko eskatzen dugu, eta horren araberako ekintzak burutzeko bertan. Obrak egitearren egitea helburu duen eredu ekonomiko hau aldatu beharra daukagu. Batez ere gure ingurunea kaltetzen duelako, eta hiru lau aberasten dituelako besteon kontura. Gure ongizatea ezin dugu obrekin estali, gure etorkizuna ezin dugu eskabadorekin eraiki!
Alleriko pasealekuko obrak gelditu!!
Alleri Zainddu! plataforma
ANTXON ETXEBESTEREN HITZALDIA BERTAN BEHERA
Antxon Etxebestek, Otsailaren 10ean eman behar zuen hitzaldia bertan behera gelditu da.
![sortu-logo[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/sortu-logo1.jpg?w=636)
![P1010957[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109571.jpg?w=636&h=477)
![P1010952[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109521.jpg?w=636&h=477)
![P1010930[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/p10109301.jpg?w=636&h=477)





![IMGP0075[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/imgp00751.jpg?w=636&h=841)
