Month: otsaila 2011
PATXI SAIZen disko berria kalean da
OSTEGUNEKO HERRI BATZARRA
Ezker Abertzaleak maiatzeko hauteskundeetarako herri programa eta zerrendak osatzeko prozedurak eta kanpainaren nondik-norakoak azaltzeko deituriko herri batzarraren irudia dugu goiko hau. Ilusioz beterik gauden une honetan, jende andana bildu zen bertan. Gainera, hauteskundeen atarian izanda, bakoitzaren kezkak eta ikuspegia besteekin partekatzeko aukera izan genuen.
ONDARRU gaur eguerdian UDALBILTZAren aldeko ekitaldia
TORTURAren aurkako ekitaldia domekan ONDARROAN
Torturaren Aurkako Eguna izango da Euskal Herrian domekan, Joxe Arregi torturen ondorioz hil zeneko 30. urtemugan.AztnugaL. Laguntza berba atzekoz aurrera idatzi zuen Patxi Arratibelek poliziaren aurreko deklarazio unean, Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta zegoela. Torturaren tuneletik urteteko laguntza eskaria. Ez da aspaldiko kontua. Arratibel eta beste zortzi pertsona orain dela hilabete atxilotu eta inkomunikatu zituzten. Euren testigantzekin 2011ko torturen estatistika orriak ez dira zurian geratuko.
Aste honetan bertan emon du jakitera Torturaren Aurkako Taldeak bere kezka gaiaren inguruan: 2010ean gora egin du tortura salaketen kopuruak Euskal Herrian. 63 herritarrek salatu zituzten iaz torturak; 23k Espainiako Poliziarenak; 26k Guardia Zibilarenak eta 14k Ertzaintzarenak. Inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu dute guztiek.
2009an 45 izan ziren tortura salaketak; iaz 18 gehiago. «Tortura amaitzea ezinbestekoa» dela ohartarazi dute TATeko abokatuek; «are gehiago aro politiko barri baten atarian egonik».
Aste honetan bertan emon du jakitera Torturaren Aurkako Taldeak bere kezka gaiaren inguruan: 2010ean gora egin du tortura salaketen kopuruak Euskal Herrian. 63 herritarrek salatu zituzten iaz torturak; 23k Espainiako Poliziarenak; 26k Guardia Zibilarenak eta 14k Ertzaintzarenak. Inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu dute guztiek.
2009an 45 izan ziren tortura salaketak; iaz 18 gehiago. «Tortura amaitzea ezinbestekoa» dela ohartarazi dute TATeko abokatuek; «are gehiago aro politiko barri baten atarian egonik».
Iazko urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran Ondarroan Ertzaintzak atxilotutako bederatzi pertsonek be tortura salaketak egin zituzten euren abokatuen bidez.Kasu horretan, baina, Alfontso Zenon abokatua bera salatu zuen Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, torturak salatu izanagatik. Aresek ondarrutarren atxiloaldiaren bideo grabaketa zegoela baieztatu zuen. Gerora, halan be, agertu zen bideo hori ez zela existitzen. Momentuan ez dago argi iazko tortura salaketa hauen kasuan tramitazioak aurrera egingo duen ala ez epaitegietan.
Ondarroan ekitaldia domekan
Torturaren Aurkako Eguna dela eta, inguruko herrietatik Ondarroan egin da ekitaldi baterako dei berezia. Domekan 12:00etan izango da Itsasaurren. Iaz herrian atxilotutako pertsonen tortura testigantzen barri emongo dute; poesia irakurtaldia be egongo da, eta Oihane Enbeita aktore muxikarrak tortura egoera irudikatzen duen koreografia eskainiko du.
euskal herrian euskarazek antolaturiko manifara ONDARROAtik
Apuntatzeko tokiak : anaitasuna ta kulixka
irteera: 3,30 zaldupeko zubi ondoan.
Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta Donostian egingo dugun manifestazio nazionalean parte hartzera deitzen ditugu euskaldun eta euskaltzale guztiak. “Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe” izan nahi eta behar dugula aldarrikatu behar dugu. Euskaldun guztiek deialdiarekin bat egiteko aukera dute hurrengo manifestuari babesa emanez. Egun horretan, euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeaz gain, bildutako euskaltzaleok Jose Luis Alvarez Enparantzari, Txillardegiri, merezitako omenaldia egingo diogu ekitaldian. EHEren sortzaileetako bat izateaz gain, herri euskaldunaren aldeko mugimenduan eta euskalgintzan erreferente handia dugu Txillardegi. Urteetan erakutsitako borrokarako grinaren eta konpromiso irmoaren aurrean merezitako omenaldia egingo diogu. Zatoz!
gogoratu, gaur osteguna 10 HERRI BATZARRA,ONDARROAN
HAUTESKUNDEAK prestatzeko eta herri programa aurrera ateratzeko, portuan dagoen kofradian batuko gara,arratsaldeko 7,30etan.DENOK gara beharrezkoak, agertu.
UDALBILTZA ASKE ospakizuna eta aldarrikapen jaia, ONDARROAN
ONDARRUTARRAK APOSTU EGIN NAHIAN. BAIETZ LORTU.
EUSKAL MEMORIAren hitzaldia ONDARROAN
Bihar asteazkena urtarrilak 9 eta kofradia zaharrean arratsaldeko 7terdietan EUSKAL MEMORIA FUNDAZIOAk hitzaldi bat eskainiko du. Bertan JOXEAN AGIRREk hitz egingo du, eta Euskal memoria 1960-2010 seme-alabak liburuaren berri emango du.Bide batez, zapatuan, Alamedan,Euskal memoriaren babesle izateko txartelen mahaia be egongo da eguerdian.

![pnga_erakutsi1[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/pnga_erakutsi11.gif?w=636)







![urtarrilak%2013[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/urtarrilak20131.jpg?w=636)

