Gaur iluntzean,TXOKOAk berriz jendeari ateak zabaldu dizkio, hori ospatzeko zer egokiago eta, ANDER LIPUS SUSTRAI KOLINArekin batera ERREGEA eta BUFOIA bertso inprobisazio ekitaldia baino. Jendeak lepoz bete du lokala eta irrfarrez irten du ekitalditik, horren adierazle argazk i hauek dira.
Month: otsaila 2011
BIXAR OTSAILAK 19xan ONDARRU BILBON EGONGO DA. EZ HUTSIK EIN
GERNIKAKO AKORDIOAREN AURKEZPENA ONDARROAN
Gernikako akordioaren aurkezpena egingo dute, domekan, 13:00etan, Kafe antzokian. Hitzarmenari atxikitu zaizkion taldeek akordioa puntuka irakurriko dute, eta haren nondik norakoak azalduko dituzte. Orain artean, gizarte, kultur eta kirol munduko herriko 19 taldek bat egin dute akordioagaz.
Ondarroan atxikitu diren taldeak hauek dira:
ONDARROAKO GAZTE ASANBLADA-ONDARROAKO EGUZKI-ONDARROAKO EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ-ONDARROAKO AEK-ARTELAN KULTUR ELKARTEA-KRESALA KULTUR ELKARTEA-GARRAXIKA ERREPRESALIATUEN ELKARTEA-ONDARROAKO HISTORIA ZALEAK-AURRERA FUTBOL TALDEA-AURRERA MENDI TALDEA-ZUBI ZAHAR HERRI IKASTOLA-ARTIBAI JUDO TALDEA-UXU EMAKUME TALDEA-GIXONAN TALDI-RADIXU IRRATIA-TXIRRIMORRASKI DENBORA LIBRE TALDEA-BATELERUN ELKARTI-ORKATZEN PEÑI-ONDARROAKO BERTSO TALDI.
–
indartsu dator 2011kan RADIXU IRRATIA 105.5 FM ONDARROAKO uhinetan
EZKER ABERTZALEAK HERRI PROGRAMA OSATZEN JARRAITZEN DU
Ondarroako Ezker Abertzaleak datozen 4 urteetarako aurkeztuko duen proiektuaren oinarri nagusienetako bat, herritarrei protagonismoa ematea izango da. Hau da, demokrazia parte hartzailearen printzipioetan oinarrituz, herritarrek gidatutako udala osatzea izango da gure helburuetako bat. Horretarako, hainbat tresna jarriko ditugu martxan: batzordeak, galdetegiak, auzo batzarrak, kudeaketa gardena bermatzeko sistemak etab. erabiliko ditugu herritarrengana hurbildu eta beraien beharrizanak udal politikaren lehentasun bihurtzeko.
Horren haritik, azaroan “Hartu berbi” ekimena aurkeztu genuen bideo baten bitartez. Bertan azaldu genuen nola Ezker Abertzalea jada Maiatzeko hauteskundeetarako herri programa osatzeko lanean hasiko zela. Ordutik gaurdaino ehundaka lagunekin bildu gara arloz arlo berain ikuspegi, kezka eta proposamenak jasotzeko.
Dagoeneko 2. fasea hasi dugu. Batetik, arlokako mintegiak egingo ditugu orain arte jasotako ekarpenekin. Bestetik, auzokako batzarrak ere egingo ditugu martxoan. “Hartu Berbi”-n denok daukagu zerbait esateko, horregatik mintegietan eta batzarretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Azkenik, zuon ikuspuntua jakiteko, datozen egunotan inkesta bat jasoko duzue etxeko buzoietan. Inkesta honetan, udal kudeaketari buruzko galdera orokor batzuk egingo dira. Bestalde, Ezker Abertzaleko zerrendarako aproposak deritzozuen jendearen izenak emateko aukera ere badago.
Hau guztia, etxean jasoko duzuen eskuorrietan azaltzen da. Dena dela, hemen duzue eskuorri hori era digitalean jeisteko aukera: zerrendarako proposamena, datak eta azalpenak.
Ahaztu gabe, betetako inkestak eta zerrendarako proposamenak martxoaren 4a baino lehen herrian dauden buzoietan bota.
Hartu berbi!!!
ONDARROA 12 MILLA
GURE ARRANTZAREN ETORKIZUNA
2011ko urtea eta datorren hamarkada Euskal Herriko arrantzarentzat ez dira batere oparoak izango. Arrantza sektorearen inguruan argi gorriak piztuta daude eta epe motz nahiz ertainera norabidez aldatzeko dituen aukerak oso urriak dira. Egoera oso kezkagarria da, batez ere gero eta urriagoak diren baliabideen kudeaketan egindako murrizketak direla medio(espezie gehientsuenen TAC edo Gehienezko Harrapaketa Onargarrian egindako murrizketak), harrapatutako arrainaren lehendabiziko salmentan arrantzaleek lortzen duten errentagarritasun txikiaren ondorioz eta batez ere, generazio berriek arrantzan aritzeko duten gogo ezaren ondorioz.
Eta arazo hauek guztiak gutxi balira, arrantzaleei itsasoratzeak gero eta kostu handiagoa suposatzen die. Petrolioaren prezioaren igoera da guztietan nagusiena, baina ezin ahaztu daiteke, munduko beste lekuetatik inportatzen diren arrain kopuru handiek hemengo arrainari eragiten dioten konpetentzia. Honek guztiak gogorik eza ugaritu du, nekea, ontziteriaren amarratzea eta azkenik, Euskal Herriak izan dituen profesional handiak arrantza mundutik aldentzea eragin du.
Egungo egoera, egia esan behar bada, aurreko Jaurlaritzak urteetan zehar eraman duen “arrantza politika” negargarri baten ondorio zuzena da. Ongi antolatu gabeko ontziteriak eta jasangarria ez den itsas baliabideen ustiapenak espezieak eta euren bizilekuak kolapso biologikora eta erabateko desagerpenera bultzatu dituzte.
Arrantzaleek gero eta diru-sarrera txikiagoak eta askotan galerak izaten dituzte, eta fondo publikoen erabateko dependentziara baztertuak izan dira. Kudeaketa jasangarria ez zela jakina zen, inguruko arrantzalekuen bioaniztasuna eta haietan bizi diren espezien mantenua galzorian zegoela jakina zen, baina hala ere, ez dira erabakirik hartu. Atxoarekin gertatu dena adibide bat besterik ez da. Europatik datozen datuei begiratuz gero, Europar Batasuneko uretan bizi diren espezien %88a euren Errendimendu Maximo Jasangarritik gora ustiatu dira. Mugarik gabeko arrantzak eta arrantzalekuak agortezinak zirela pentsatzeak egoera honetara bideratu du sektorea. Baina egoera honek ezin digu etorkizuna hipotekatu. Euskal Herriak elikadura arloan burujabetza lortu nahi badu, arrantza sektorea ezinbestekoa izango da, eta ezin dugu gure portuetan hain garrantzitsua izan den jarduera ekonomiko eta kulturala desagertzen laga.
Gure ekosistemaren galeraren gaineko kezka gero eta nabariagoa da garaiotan eta Europatik arlo horretan zenbait berrikuntza datozkigu. 2013an ezarriko den Arrantza Politika Komunean esaterako, Liburu Berdean bildua datorrena, arrantza arduratsu eta jasangarri bat defendatzen da, eta horretarako itsas ekosistema babestuen ezarpena proposatzen dute. Proposamen honi eta mundu mailako beste batzuei jaramon eginda, zenbait gizarte erakunde eta sektoreko profesionalek Euskal Herriko kostaldean Babestutako Itsas Eremu bat sortzeko ekimena abian jarri du. Hauen helburua, itsasertzetik 12 miliatako babes-eremua sortzea da, arrantza sektoreari behar duen bultzada emateko eta era berean gure itsasoak zaintzeko balioko duelako.
Esan bezala, aipatu ekimenak kostaldetik 12 milia barruan tresneri suntsitzaileak daramatzaten ontzien debekua eta erregulazioa lortu nahi du, eta honekin, tarte horretan artisau-arrantza bidez bakarrik arrantzatzeko aukera eman, amuak, sare txikiak, nasak eta antzekoak erabiltzen dituztenak. 12 milia hauen barneko eremuan jada ia erabat hustu diren 40 arrantzalekutik gora daude, non Legatza, Bisigua, Zapoa edo Antxoa eta bizi izan diren, eta duela hamarkada batzuk, Euskal Herriko portu guztietako arrantzaleen jomuga izaten ziren. Plataforma kontinentalaren barnean bioaniztasun handiko guneak izan ziren hauek, eta aipatu espezieak han hazi dira betidanik. Arrantzaleku hauen kudeaketa arduratsu baten bitartez kostaldeko komunitateen eta itsas produktuen hornikuntzari lotutako gizarte sareen etorkizuna bermatuko litzateke. Arrantzalekuetan bizitza birsortzeko bidea izango litzateke, eta horrek gure gazteak arrantzara erakartzeko aitzakiak emango lituzke, gure portuek lehen izan zuten garrantzia izatera iritsiz.
Hau da etorkizunera begira plazaratzen dugun proposamena. Beranduegi izan aurretik, arrantza sektorean zeresana duten guztiak biltzen dituen mahai bat eskatzera gatoz, non egungo ontziteriaren jarduera jasangarria den, ekonomikoki errentagarria den eta gizarte mailan epe ertainera lanpostuak sortuko dituen jarduera den eztabaidatzeko.
Eskatzen ari garen hau ez da zerbait berria, Europako proposamenek (Natura 2000, Arrantza Jasangarriaren Legea…), ekimen hauek exijitzen dituzte, eta jada Europako kostaldeetan arrantza eremu babestu bihurtu diren zenbait adibide aurkitu daitezke. Gure Itsasoek sortzen duten aberastasuna ezin da aberastasun pertsonala bakarrik bilatzen duten erakunde eta agenteen eskuetan utzi. Itsasoan bizi diren espezieak guztion ondasuna dira eta ahalik eta hobekien kudeatu behar dira, erabaki pertsonaletatik haratago.
Ontziratu gaitezen itsasontzi honetan, ONDARROA 12 MILIA plataformaren proposamenak hori bilatzen du. Antzina gure itsasoak izan ziren bezalakoak izan daitezela berriro. Guztion zeregina da.
Leo Belaustegi Alberdi. Mutriku,ONDARROA 12 MILA izenean
OTSAILAN 18AN TXOKU IRAIKO DA!!!

Baixakun, otsailak 18, 20tatik aurrea Txokun txoixuk, pintxuk, sagardau…
eta 21etan…
ERREGEA ETA BUFOIA, Ander Lipus eta Sustrai Colinan eskutik.
Anima eta etorri danok!!!
Mundu gorri batean, herri libre bat.
ONDARROA-ONDARROA, MENDI MARTXA. Hasi beroketa ariketak egiten
2011ko apirilaren 3an, domekaOndarroako Zubi Zahar ikastolatik abiatuta,BOGA! MENDI MARTXA, Aurrera Mendi Taldearen eskutik.ONDARROA-ONDARROA/ EUSKAL HERRIKO IRAUPEN IBILALDIEN ZIRKUITURAKO BALIAGARRIABoga mendi martxa, Aurrera Mendi Taldeak antolatu duen mendi irteera bat da. Berau, apirilaren 3an izango da eta hiru ibilbide izango ditu adin zein forma fisiko ezberdinak dituen jendeak parte hartu dezan:IBILBIDE LUZEALuzera 54 km.Desnibela 2400 m.Iraupena 13 ordu 30 min.(GGB)Irteera 6:00etanIBILBIDE MOTZALuzera 21 km.Desnibela 800 m.Iraupena 5 ordu 30 min.(GGB)Irteera 8:00etanIBILBIDE TXIKIALuzera 9 km.Desnibela 400 m.Iraupena 3 ordu 30 min.(GGB)Irteera 10:00etanMartxa honek, hainbat helburu desberdin ditu baina garrantzitsuenak bi direla esango genuke. Lehena, hurbiltzen diren mendigoizale guztiek Ondarroa inguruko paisaiak eta toki bereziak ikustea eta ezagutzea mendi martxa bat eginez. Bigarrena aldiz, mendizale guztientzako jaialdi bat ospatzea eta haur zein nerabeei mendiak duen ezaugarri positiboak erakustea.Mendi martxa honi BOGA! deitu diote, Ibilaldia 2011ri omenalditxoa eginaz. Horretaz gain, ibilaldia 2011ko antolatzaileak eurak be zuzeneko laguntzaileak izango dira mendi martxa honetan.Bukatzeko, gonbidapena zabaldu nahi dizuegu egun pasa egin nahi duzuen familia guztiei eta mendian denbora bat igaro nahi duen orori.Informazio gehiago beheko helbide honetan:




![gb_bilbo_19[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/gb_bilbo_191.gif?w=636)

![IRRATSAIOAK[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/irratsaioak1.jpg?w=636&h=444)




![paeteku[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/02/paeteku1.jpg?w=636&h=366)