2007ko abenduan PNV eta PSOEk Euskal Herriaren nazio eraikuntzaren aurkako hautua egina zutela eta, eta hainbat elkarlaneko paktu edo itun zituztela medio, itxialdi baketsu bat egin zen Lekeitioko Batzokian, bertan eskualde osoko hainbat eta hainbat gazte agertu zirelarik.
Ekimena aurrera eraman ahala, ertzainak bertaratu ziren beraien betiko jarrera oldarkorrarekin. Ondorioa 7 atxilotu izan zirelarik. Horietati bat Ainara Laka, Ondarrutarra.
Lau urte geroago Martxoak 1ean honen inguruko epaiketa daukate, Bilbon. Horietatik seik, urtebeteko kartzela zigor eskakizunari egingo diote aurre “desobedientzia” delitua dela eta, baina beste batek, Borja Oregi Markiñarrak, 3 urteko kartzela zigorra dauka aurrean “Desobedientzia eta atentatua” direlarik eskatutako karguak, nahiz eta bera izan kolpeak jaso zituena.
