EZKER ABERTZALEAK HERRI PROGRAMA OSATZEN JARRAITZEN DU

Ondarroako Ezker Abertzaleak datozen 4 urteetarako aurkeztuko duen proiektuaren oinarri nagusienetako bat, herritarrei protagonismoa ematea izango da. Hau da, demokrazia parte hartzailearen printzipioetan oinarrituz, herritarrek gidatutako udala osatzea izango da gure helburuetako bat. Horretarako, hainbat tresna jarriko ditugu martxan: batzordeak, galdetegiak, auzo batzarrak, kudeaketa gardena bermatzeko sistemak etab. erabiliko ditugu herritarrengana hurbildu eta beraien beharrizanak udal politikaren lehentasun bihurtzeko.

Horren haritik, azaroan “Hartu berbi” ekimena aurkeztu genuen bideo baten bitartez. Bertan azaldu genuen nola Ezker Abertzalea jada Maiatzeko hauteskundeetarako herri programa osatzeko lanean hasiko zela. Ordutik gaurdaino ehundaka lagunekin bildu gara arloz arlo berain ikuspegi, kezka eta proposamenak jasotzeko.

Dagoeneko 2. fasea hasi dugu. Batetik, arlokako mintegiak egingo ditugu orain arte jasotako ekarpenekin. Bestetik, auzokako batzarrak ere egingo ditugu martxoan. “Hartu Berbi”-n denok daukagu zerbait esateko, horregatik  mintegietan eta batzarretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Azkenik, zuon ikuspuntua jakiteko, datozen egunotan inkesta bat jasoko duzue etxeko buzoietan. Inkesta honetan, udal kudeaketari buruzko galdera orokor batzuk egingo dira. Bestalde, Ezker Abertzaleko zerrendarako aproposak deritzozuen jendearen izenak emateko aukera ere badago.

Hau guztia, etxean jasoko duzuen eskuorrietan azaltzen da. Dena dela, hemen duzue eskuorri hori era digitalean jeisteko aukera: zerrendarako proposamena, datak eta azalpenak.

Ahaztu gabe, betetako inkestak eta zerrendarako proposamenak martxoaren 4a baino lehen herrian dauden buzoietan bota.

Hartu berbi!!!