TORTURAren aurkako ekitaldia domekan ONDARROAN

Torturaren Aurkako Eguna izango da Euskal Herrian domekan, Joxe Arregi torturen ondorioz hil zeneko 30. urtemugan.AztnugaL. Laguntza berba atzekoz aurrera idatzi zuen Patxi Arratibelek poliziaren aurreko deklarazio unean, Guardia Zibilaren esku inkomunikatuta zegoela. Torturaren tuneletik urteteko laguntza eskaria. Ez da aspaldiko kontua. Arratibel eta beste zortzi pertsona orain dela hilabete atxilotu eta inkomunikatu zituzten. Euren testigantzekin 2011ko torturen estatistika orriak ez dira zurian geratuko.
Aste honetan bertan emon du jakitera Torturaren Aurkako Taldeak bere kezka gaiaren inguruan: 2010ean gora egin du tortura salaketen kopuruak Euskal Herrian. 63 herritarrek salatu zituzten iaz torturak; 23k Espainiako Poliziarenak; 26k Guardia Zibilarenak eta 14k Ertzaintzarenak. Inkomunikazio aldian torturatu zituztela salatu dute guztiek.
2009an 45 izan ziren tortura salaketak; iaz 18 gehiago. «Tortura amaitzea ezinbestekoa» dela ohartarazi dute TATeko abokatuek; «are gehiago aro politiko barri baten atarian egonik».

 Iazko urtarrilaren amaieran eta otsailaren hasieran Ondarroan Ertzaintzak atxilotutako bederatzi pertsonek be tortura salaketak egin zituzten euren abokatuen bidez.Kasu horretan, baina, Alfontso Zenon abokatua bera salatu zuen Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, torturak salatu izanagatik. Aresek ondarrutarren atxiloaldiaren bideo grabaketa zegoela baieztatu zuen. Gerora, halan be, agertu zen bideo hori ez zela existitzen. Momentuan ez dago argi iazko tortura salaketa hauen kasuan tramitazioak aurrera egingo duen ala ez epaitegietan.
Ondarroan ekitaldia domekan
Torturaren Aurkako Eguna dela eta, inguruko herrietatik Ondarroan egin da ekitaldi baterako dei berezia. Domekan 12:00etan izango da Itsasaurren. Iaz herrian atxilotutako pertsonen tortura testigantzen barri emongo dute; poesia irakurtaldia be egongo da, eta Oihane Enbeita aktore muxikarrak tortura egoera irudikatzen duen koreografia eskainiko du.