Month: urtarrila 2011
URTARRILAK 27 EUSKAL HERRIA GREBAN
Dagoeneko, hasiak dira grebaren prestaketak Euskal herri osoan. Beti bezala, ONDARRUk, bere oniritzia emango dio,baina horren berri, hurrengo egunotan azalduko dizuegu. Orain, grebaren zergatia hitz gutxitan eta pedagogikoki.
ZERGAITIK GREBA 27an
Zeintzuk neurriak hartu nahi dituzte?
• Erretiro adina 67 urtetara luzatu.
• Pentsioa izateko beharrezkoak diren kotizazio urteak handituko dituzte.
• Arautzeko oinarria kalkulatzeko urte gehiago hartuko dituzte kontuan. Orain 15 urte hartzen badira kontuan, baliteke 20 edo 25 hartzea hemendik aurrera. Honek gure pentsioak %20 edo gehiagoz murriztuko lituzke.
• Jasotzen den diru kopurua murriztu, kotizazio urteen arabera. %100era heltzeko, 38 edo 40 urte kotizaturik izatea nahi dute.
• Pentsioek eros ahalmenari eusteko betebeharra ezbatu.
Lan merkatu prekario honetan, zatikako jardunaldiekin, aldi baterako enpleguekin eta kale gorrira botatzeko erraztasun guztiekin, praktikan ezinezkoa izango da eskatzen dituzten urte guztiak betetzea eta, hortaz, gero eta jende gehiago pentsio eskubiderik gabe geldituko da.
Zer ezkutatzen dute erreforma honen atzean?
Pentsio sistema publikoarekin amaitu nai dute, pentsio sistema pribatuen mesedetan. Bankak jarraitu beharreko bidea markatzen du eta instituzio guztiek, berdin Gasteiz Iruñea edo Madrilekoek, P$E, PNV(SA) edo UPN buru direla ere, bat egiten dute.
Sistema publikoak ez daude arriskuan, superabita daukate. Sistema pribatuak, ordea, ez dira nahi duten negozio guztia egiten ari. Berriro ere nahi dute banka gure diruaz “salbatu”. Lapurreta hutsa.
Errespetatu herritarron eskubideak !!
ZOIXONAK ZUNBELTZ BEDIALAUNETA eta ORIZ IBAIBARRIAGA
Bixar urtarrillak 11, ZUNBELTZ eta ORIZ, Navalcarneroko espetxin ezkonduko diz goxeko 10etan, eta hori dela ta gu eurak atxik poztengaz. Eurak ezautute, badakiau tramite hutsa dela, elkar maitxatzeko ez daukelako paper beharrik, bañe dauden egoeran egonda, beharrezku eingakue hortik pasati. Zeremonixin ostin, 2 orduko bise eukiko dabe alkarreaz egoteko. GORA EZKON BARRIXAK.
DESMILITARIZAZIORANTZ ¡¡¡
Ematen du herriko artistak mugitzen hasiak direla, horren adibide argia behean azaltzen den ideiatxoarekin datoz.
Krisis=Oportunitateak
Lokal con muchas posibilidades, perfecto para Fronton cubierto. Llamar al timbre y pasar a verlo.
Nota: Solamente es necesario llevar pala, raqueta, raqueta padel, … no es necesario llevar pelotas!
Argazkiek, esaten dute dena.
EZKER ABERTZALEAK UDALETXEETAN EZKERREKO POLITIKA EGITEKO PRESTUTASUNA AGINDU DU
BAI ARTISTAK, BAI NATURI, GURE PRESOEN ALDE
Gure irakurle batek, argazki hau bixalduzku. Benetan politxe. Jarraitxu bixaltzen gure helbide elektronikure: otzara@hotmail.com
Esker onez Cartagenako adiskideei( MARIANO, ISIDORO, MARIA, NENE,…..)
Ez giñen elkar ezagutzen, baina hara tokatu zitzaigunez joatea, halabeharrez, han zeuden guri laguntzeko prest. MARIANO bere vespa zaharrarekin autobusetako geltokian zain, kaskoa jarri eta euren libururudendara eramaten gintuen; bertan, ISIDORO liburu tartean aurkitzen genuelarik. Bitartean, nahiz eta bera erizaina izan, MARIAk, maitasun guztiaz jakiak prestatzen zizkigun. Etxean bezala aurkitzen ginen CARTAGENA aldean. Urte piloa egin du KANDIDO ZUBIKARAIk bertako espetxean, eta ONDARRUTAR multzoa pasatu gara hiri hartatik, eta denok gogoratzen gara nola hartu gaituzten. Hori dela eta, beti eskertuko diegu. Mila esker. Betirarte.
Gaur ,urtarrillak 6an, GARAn argitaratu den eskutitza.
Carta abierta a todos los presos y presas de Euskal Herria
Han pasado muchos años, desde que con un diseño ideado por Mariano González Mangada, el Comité de Solidaridad de Cartagena, felicitaba todos los años a los presos vascos por Navidad y Año Nuevo. Ésta llegaba a todas las cárceles del estado español y francés. Mariano murió, pero su diseño sencillo y barato, con la portada pintada todos los años por un ex preso, Txonta, ha seguido llegando allí donde viven, sufren y luchan los presos y presas vascos.
Pero este año, Isidoro, debido a una arritmia e insuficiencia cardíaca, que apenas ha superado, no ha podido poner en marcha lo que todos estos años venía haciendo con ayuda de unos pocos. Esta es la razón de pedirle a GARA -nuestro periódico- que les haga llegar la felicitación del Comité, y que les transmita nuestra ternura solidaria y nuestras ganas de verlos libres y sanos en Euskal Herria.
Como era nuestra costumbre, ahí van estos versos de Rafael Alberti («13 barras y 48 estrellas»):
«Nueva York, Wall Street, banca de sangre,/ áureo pulmón comido de gangrena,/ araña de tentáculos que hilan/ fríamente la muerte./ Cuando tanto se sufre sin sueño y por la sangre/ se escucha solamente la rabia./ Las palabras entonces no sirven: son palabras./ Siento esta noche heridas de muerte de palabras».
Que vuestra dignidad nos siga haciendo solidarios!
Gora Euskal Herria askatuta!
ISIDORO GALáN CARRETERO | Cartagena (Comité de Solidaridad)
Ondarroako Historia zaleek euren 10.urteurrena dela eta atera duten bideoa.
Klikatu hemen: http://player.vimeo.com/video/18363249

![egita[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/egita1.jpg?w=636)

![frontoi[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/frontoi1.jpg?w=636)
![resizer[3]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/resizer3.jpg?w=636)
![resizer[6]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/resizer6.jpg?w=636)
![resizer[9]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/resizer9.jpg?w=636)
![resizer[9] (2)](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/resizer9-2.jpg?w=636)
![resizer[9] (3)](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/resizer9-3.jpg?w=636)
![irudi[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/irudi1.jpg?w=636)
![presoak_etxera[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/presoak_etxera1.jpg?w=636)





![u8[1]](https://turrune.com/wp-content/uploads/2011/01/u81.gif?w=636)