Urtero lez, otsailak 4ean Santa Agueda bezpera ospatzen da ONDARROAn. Eskuetan makilak txiliñak eskegita eta lepoan zapiak jantzirik, auzoz auzo ibiltzen dira herritarrak koplak abesten, bitartean diru laguntza batzen da, beti be (gure kasuan) espetxeetan dauden herritarren beharrak asetzeko(egunkariak ordaindu, bidaietarako, …).
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.
Dagoeneko hasi dira kalera irtetzeko prestatzen eta animatzen bazarete, ONDARROAKO UXOLA ELKARTEAN (Txokoan) entsaioak egiten hastera doaz. ANIMATU eta prestatu kalera irtetzeko abestera.
