UDALBILTZA AUZIAREN EPAIAREN ZAI,elkarretaratzea ONDARRUN

Datorren eguenean, urtarrilaren 20an, goizean, jakingo da Udalbiltza auziari dagokion sententzia. Lea-Artibaiko kasuan bi pertsona daude Udalbiltzako auzipetuen artean: Loren Arkotxa, Udalbiltzako lehendakari eta Ondarroako alkate ohia, eta Maribi Ugarteburu, Amorotoko alkate ohia.
Data zehatza jakin eragin die defentsako abokatuei Espainiako Auzitegi Nazionaleko 1. Salako epaimahaiburu Javier Gomez Bermudezek, probidentzia baten bitartez. Oharrean epaileak ez du aitatu auzipetuak eta abokatuak Madrilera joatera deituko dituenik. Abokatuen esanetan, hain egun gutxiren faltan beste deirik jaso ez denez, «horrek esan nahi du ez dela Auzitegi Nazionalera joan beharrik izango epaiaren berri jasotzera».
Auzi horren azkenak ematearen zai izanik,elkarretaratze batera deitzen dugu ONDARROAKO Alamedan, auzipetuei gure elkartasuna eta berotasuna azalerazteko. Eguaztenean, Urtarrilaren 19an, arratsaldeko 7:30etan izango da. Animatu eta agertu.