Asier Badiola Lasarte, “Indixu”k, Ondarroako herrixai

 

 

ZER DA KARTZELI?

      Hasteko, argi laga nahi dotena da, sentimentutaz berba eitti, eztotela gustoku eta gitxia, jentin aurrin; halan da be, saiatuko naz, berba batzuk botaten, hori baino gehixa merezi dozuelako.

      Hamen barrun, kartzelan, sentimentuk hasieratik eta ixe urtebete daruten denboran, aldatu eitten diz. Beraz, bixkat hasieratik hasti pentsarot: “Soto”-ko kartzelan sartu nitxuenin eta ondioik beste 5 egun inkomunikata neuala isolamendun, bertako sentipenak deskribiuti ezta bape erreza. Alde batetik, inkomunikaziñoiko aldin (Arkauten), erabat apurtute laga nitxuelako, bai fisikoki bai psikologikoki be, eta sentiuten nebana, amorru, gorrotu, miñe eta hinpotentzixi zan. Pentsa hutse eindde zelan egongo zan familixi eta batez be Naroa haurdun eta Maddi, horrek danak, zulatu eitten nitxun. Bañe aldi berin, eta gogorra eittengazta esati, bañe, kartzelan eoti, paradisu begittantzen gatan: lo eiñ neikin (ametsak tarteko), iñor ez zan etorten egurre emotea edo mehatxatzea, ez dosten boltsaik jarten, ez nitxuen drogaten… Inkomunikaziñoi altza eta gero Estremerako kartzela erun nitxuenin eta Xeberreaz batu nitxuenin eta Urtzaz egoteko aukeri euki nebanin, poza, lasaitasune, inddarra sentiu nitxuzen, nahiz eta beti familixin barri ez jakitxik sortzen daben hinpotentzixi euki.

      Familixin barri jakin ondoren eta eurakin egon ondoren, nire sentimenduk garratzauak eizin. Nahiz eta familixi neu animaten saiatu, euran arpexak eta begixak gezurrik ez dosten esaten, eta euron Miñe nabari – nabarixe zan! Azken fiñin eurak zelan dazen, guri zuzenin afektaten doskulako.. Familixiaz egon ondoren eta jakitxik Maddik zelako egunak pasa daben eta beran kezkak, intseguritatik, beldurrak, zeintzuk dizen, hau de, beran aitatxo etxetik eruten ikusti antifasdun badaezpaakuk eta zelan etxi inbadiuben armaz jositte,… horreaz bizitxik, edozein tortura jasati baino gogorraua eitten gazta.

      Bestalde, Jaren jaxotzan ezin eonak be, betiko marka nau. Bizitxako momento garrantzitxuenin ezin egon ixana familixiaz, hau de, Maddiaz, Naroaz eta zelan ez, neure Jareaz, berotasune eta matxasune emoten, ba… Sentimenduk gordiñak diz, Malkoz betetako sentimenduk, deskriba eziñak. Zelan ezautu neban Jare? Inoiz ahaztuko ez dotxuazen lagun laukote batei esker ixan zan, kristal lodi eta zikin baten atzetik, kamisetan jantzitxe neure umin argazkixak ekarri dostenin. Egoera berezi horretan, lagunan irrixak emosten inddarrak eta eurok lagundu dosten, egoeriai aurrea eitten.

       Lehen aipatu doten modun, urtebete bahitxute eitteko nazela, esan bir dot, bakarrik Maddiaz 38 ordu euki dotxuazela beraz gozatzeko eta Jareaz, 26 ordu. Honek sortzen dostan hinpotentzixi, amorru eta hutsuniaz. Naroa be zelan egongo dan, momentu oro neure pentsamendutik ezin dot kendu, zeren ume bi aurrea atati ezta bape erreza, bañe lesiñoi ederra emoten dosta, hor baitabil lau obarixoaz egoeriai aurrea eitten. Aldi berin, lasaittasune da sentiuten dotena, Maddik eta Jarek euki leiken amaik onena dakarrela jakitxikik!!!

       Batxe, euki doten beste kezka bat ixanda, gurasuk, amonak, anaxik eta koñatik egoera berezi honen aurrin zelan egongo zin, eta erantzune izugarrixe ixanda eta inddarrez beteta ikustik, harro egoteko sentimenduk sortzen doste. La ostia zaze!!! Gutunan bitxartez, bizitxan bitxartez, gorantzixan bitartez… herrixan elkartasune, berotasune eta matxasune sentiutik, edozein “pilula majikok” baño inddar gehixa emoten dosta.

       Momentu honetan, sentipenak desbardinak diz, batzutan poza (familixi, lagunak,… ondo dazela ikusti), askotan amorru (lagundu nahi eta ixe ezin eiñ laguntzeko) eta sarritxan, tristuri (matxe dozuzenakin ezin egon eta batez be umikin egon ezin ixanak). Bañe sentimendu guzti honek, borrokatzeko ondioik be inddar gehixa emoten doste. Zulo honetan gazen kidik ezagutzik emoten daben aberastazune be, inork ez dosta kentzen. Adibidez:

  • UNAI: Momentu latzetan be alaitasune funtsezku dala erakutsi dostan kidi.
  • ZUMAI: Jaren jaxotzan eta momento ahuletan, hor egon dan anaxe berezixe, neure parte bihurtu dana! Matxe-matxe!
  • JOSU: Dakauen altxorrik ederrena duintasune dala erakutsi dostan kriston kidi.
  • XEBER: Apurtu nitxuen momentun hor egon da, jo eta ke neu animaten. Neure euskarrixe eta konfidenti. Berai esker gogortu nitxan. Matxe zaittut!
  • URTZA: Geure altxor preziatuena, txapela kentzeko neski. Askatasune geuri dala behin eta berriz gogora arazten doskune. Zazena zazelako matxe zatxut!

      Azkenik, gaur egungo egoeri dela eta, esan bir dot, esperantzi sortu dan garai honetan sasidemokrata honen eskutik, zulo honetan, eztala ixe aldatu: gaxoik dazenak eta ¾-ak betetakuk, barrun jarraitzen dou, bixi guztiko kartzela zigorrak jartzen doskuzela, kideguk dispertsata jarraitzen douela… Honek danak sortzen daben hinpotentzixik, desasosieguk, amorruk,… borrokatzeko ondioik eta griña eta arrazoi gexaua emoten doskuzelarik!

      Amaitzeko jakin, borroka fronte honetan, Euskal Presuk, buru, askatasunin dakauela, sentzumenan %100e kartzelan, bixotza, matxe zatxuauenakin eta sustraixak, duintasunai lotute! Zeuek kanpotik eta guk barrutik borrokatuz, LORTUKO DOU!

    Beste baik, askatasun egunearte! Besarkada bero bana eta muxu askik!!!

             GORA EUSKAL HERRIA ASKATUTA!

             GORA MAITASUNA ETA BORROKA!!!

Estremerako zulotik,

Asier Indixu.