GARRAXIKAren URTEKO BALORAZIOA

Garraxika, Ondarroako errepresioaren biktimen ahotsak, honela baloratu du joan den urtea:

“Joan zaigu 2010. urtea. Urte madarikatua Ondarroako herriarentzat. Negarra, sufrimendua, zapalkuntza besterik ez baitizkigu utzi ondarrutarroi.

Euskal Herriaren alde borrokatzeagatik urte luzeak espetxean daramatzaten Mamarru, Kandido, Kirru eta Aitzol herritik urrun zeuden iheslariak gutxi baziren, 2010. urteak Urtza, Asier, Eneko, Olaitz, Ibon, Igor, Xeber, Zunbeltz gazteak kupidagabe eta bortizki euren etxeetatik lapurtu eta espetxeratu dizkigu. Gehi, 2010. urteak euren herritik ihes egitera behartu dituen herritarrak. Ostiraletako enkarteladetan, lehen lau kartel ikusten genituen tokian, 2010. urtea geroztik, 13 kartel!…”

Osorik irakurtzeko klikatu hemen: Garraxika.

SANTA AGEDA BEZPERA ONDARROAn

Urtero lez, otsailak 4ean Santa Agueda bezpera ospatzen da ONDARROAn. Eskuetan makilak txiliñak eskegita eta lepoan zapiak jantzirik, auzoz auzo ibiltzen dira herritarrak koplak abesten, bitartean diru laguntza batzen da, beti be (gure kasuan) espetxeetan dauden herritarren beharrak asetzeko(egunkariak ordaindu, bidaietarako, …).

Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera dugu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna.
Santa maitea gaur hartu dugu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Dagoeneko hasi dira kalera irtetzeko prestatzen eta animatzen bazarete, ONDARROAKO UXOLA ELKARTEAN  (Txokoan) entsaioak egiten hastera doaz.  ANIMATU eta prestatu kalera irtetzeko abestera.

URTARRILAK 27an ONDARROAk erantzun zuen.

Betiko lez, herritarrrak erantzun zuten eta horren erakusgai gisa bi bideo jartzen dizuegu, bata, sindikatuek antolaturiko hitzaldia, eta bestea ,LEKEITIOn arratsaldean eginiko manifestazioa. Horretaz gain, esan behar da, kaleak propagandaz beteak izan zirela, jendeari grebaren zergatia azaltzeko eta dendari zein tabernariekin egindako lana goraipatzekoa da.

2010eko urtarrilak 26 ONDARROAk gogoratuko duen gau beltz hura.

Kanpotik heldu ziren gizon emakume kaputxadun arrotzak. IZUA eta BELDURRA ekarri zuten haiek,eta gure herrikide mordoa eraman zuten haiei gure MESPRETXUA. Etxeetan sartu ziren  ateak puskatzen, umeak esnatuz eta familiakoei terrorea eraginez, baina ez zuten bilatu espero zutena, ONDARROAKO HERRIAK aurrez aurre erantzun zuen. Aspaldiko erantzuna eman zuen herriak, egunero-egunero kalera irten ginen, paretak margotu ziren, gauetan poto hotsa entzun behar izan zuten euran base barnetik,herria kohesionatu egin zen, GURE HERRITARREN atxiloketaren aurrean. IBON, ASIER , URTZA, ZUNBELTZ, XEBER, IGOR….etxera ekarri arte  AURRERA eta gora zuek.

Gau hartako kaputxadunek erabilitako metodo espeditibo deitzen dioten adibide lez ondoko argazkiak.