Month: abendua 2010
AIERIKO OBREK GELDIRIK JARRAITUKO DUTE
Herriko talde eta eragileek Aieriko planari Auzitegi Gorenean egindako salaketek, obren geldiaraztea ekarri zuen duela hilabete batzuk. Hala eta ere, Ondarroako udalak errekurtso bat jarri zion epaiari baina errekurtso hori ez da tramitatua izan, beraz, obrak etenaldian jarraituko dira behinik-behin.
Aieriko etxebizitzen plana,herritarren partehartzea ukatuz onartua izan zen Ondarroako plenoan, PNV-k plan hori aurrera eramateko itzelezko interesak baitzituen. Aurkeztutako planak ingurugiroari egiten dizkion kalteez aparte, Ondarroak etxebizitzen arloan daukan arazoa areagotu besterik ez du egiten. Baina horretaz gain, legea bera ere ez du betetzen. Horixe da, hain zuzen ere, Auzitegi Gorenak ikusi duena eta horrexegatik eman die arrazoia herriko talde eta eragileei.
Argi geratu da, PNV-k itsumustuan plana aurrera botatzeko interesak, gauzak edonola egitera bultzatu dituela: herriari bizkarra emanez eta gainera aurrez dauden legeei entzungor eginez. Oraingoan ordea, gauzak ez zaizkie ondo atera. Zorionak etsi gabe eredu espekulatzaileai aurre egin diozuenoi!!!