abenduaren 29an EUSKAL HERRIKO SELEKZIOAREN ALDE

Egun horretan soinean zerbait berdea jantzita joateko deia zabaldu zuen, San Mameseko harmailetan olatu berde erraldoia egiteko. “ Euskal Herriaren independentziaren aldeko olatu erraldoia, gure selekzio nazionalak izaera, izen eta nortasun propioaz munduan zehar lehiaketa ofizial guztietan jokatzeko eskubidea aldarrikatzeko, ofizialtasuna exijitzeko”                                                                                   

29an denok berdez, denok “berdearekin”

ONDARROA KAKATZAN 2010

UOT IS KAKATZAN?

Kakatzan da Ondarruko montanbaikerun jaixe. Bueno, ondarrutarrena ta kanpotarrena (lekatxarrak be bai). 2009ko abenduko 31n eñ zan lelengoko Ondarruko Montanbaik KAKATZAN buelti. 104 lagun. 31 kilometro. Egurre. Ezta karreri, bañe atzan allaten dana popauztel. Primeran pasa gendun

II. Mendi bizikleta jaia egingo dute Ondarroan, Gabon Zahar goizean, dortsalik barik, baina umorez butxu

Ohiko idazkeratik lizentzia hartuta, Ondarroako II. KKtzan Mendi Bizikleta Jaiaren kartelaren zati txiki bat baino ez da hau: «Listo baza hotzak belarrixak arrankateko, eztarriko txiliñe baziaz zikintzeko, Intxaurrondon baño egur gexa hartzeko da etxea allatakun eztakazule 18 urte entzuteko ostabe, hamen dakazu dorsala zeure zaiñ. Berba etxeko era bat da, ezta dorsalik». Iazko esperientzia kontuan hartuta, «Rikardo galdu eizan da ondiokan ezta agertu», aurten «Asier Indixuai segi engotzau danok. Berak baki bidi», diote antolatzaileek. Interneten makina bat buelta emon du aurten be KKtzan kartelak. Baina, saretik basatzara salto eginda, hitzordua hor ipini dute aurten be: abenduaren 31n, «Llamera pleis, nain oklok in de mornin».

ANIMATZEN AHAL ZARETE AURTEN? EZ LAGA DATORREN URTEAKO.

URTEA KK-tzan AMAITUKO DUGU BIZIKLETA ZALEOK.!!!!!!

LEA-ARTIBAIko PRESOEN SENIDEEK, hauen egoera aldatu beharra azpimarratu dute

2010 «urte oso gogorra izan da euskal presoentzako, eta senideentzako ere bai», Lea-Artibaiko Etxerat elkartean batzen diren familia eta lagunen esanetan; «funtsezko eskubideak txantaia politikoa egiteko darabiltzate», diote. Preso politikoen senideek «benetako arazoa eta denon arazoa» dela presoen eskubide eza nabarmendu dute. «Euskal Herrian aldaketa unean gaude, eta presoen egoera be aldatu egin behar da; euren eskubide guztien jabe izan behar dira», diote. Horretarako urratsak emotea «euskal gizarte osoaren zeregina da, eta ez bakarrik senideena» azaldu dute. Horregatik egin dute dei Gabonetako mobilizazioetan parte hartzera, eta urtarrilaren 8an «Bilbora urratsa denon artean» ematera. Honako mobilizazioak deitu dituzte Gabonetarako Lea-Artibain eta Mutrikun Gabon egunetan Presoen eskubideen aldeko Olentzeroren kalejirak. Hilaren 23an, Lekeition, 18:00etan udaletxe aurrean da hitzordua. Abenduaren 24an Mutrikun 18:00etan Zubixatik irtenda, moilan zehar, Goiko Plazaraino. Ondarroan, 19:00etan irtengo dute Augustin Zubikarai plazatik; Alamedan presoen Gabon gaueko mahaia ipiniko dute, eta Kale Kutzean amaituko da. Manifestazioak. Abenduaren 24an, 19:00etan, Lekeition eta Markina-Xemeinen manifestazioak egingo dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta. Erakusketa. Ondarroan, Udal Erakusketa Aretoan argazki erakusketa egongo da, hilaren 27tik urtarrilaren 2ra arte. Auto karabana. Abenduaren 26an, Jose Ramon Foruria, Foru gaixorik dagoen presoaren askatasuna eskatzeko eskualdeko auto karabanak urtengo du Markina-Xemeindik Basauriko kartzela aurreraino. 11:00etan, Zelaitik. Azken barikua Abenduaren 31n, urteko azken barikuan, elkarretaratzeak presoen eskubideen alde. Herririk herri, hauek dira deialdiak: Aulestin, 20:00etan; Lekeition 19:00etan Eskolapean; Markina-Xemeinen 19:30ean Karmengo Plazan; Munitibarren, 20:00etan, plazan; Mutrikun 19:00etan Goiko Plazatik abiatuko da giza katea, eta Ondarroan, 13:00etan Itsasaurren.