URTE BERRIAN ERE, LOTU BORROKARI!!!

Bukatu da dagoeneko 2010. urtea, eta berarekin batera hamarkada oso bat joan zaigu. Ez gara hasiko hemen 10 urtetako balorazioa egiten, baina eskerrak emateko momentu ona dela iruditzen zaigu:  “Turrune” Ondarroako Ezker Abertzalearen blogak 6 hilabetetan ia 12.000 bisitari izatea lortu dugu. Bai herrian gaudenok eta herritik kanpo zabiltzatenok informatzeko martxan jarri dugun baliobide honek, bere fruituak ekarri ditu eta milesker eta besarkada handi bat bloga jarraitzen duzuen guztioi.

Ondarroan gogor hasi genuen urtea, kolpe itzela hartu genuen, baina egoera bortitzenari ere buelta ematea lortu dugu. Ezker Abertzaleak hasi duen momentu politiko berriak, datozen urteei aurre egiteko indarra eman digu. Irabazteko apustua egin dugu, eta lanaz eta borrokaz lortuko ditugu gure helburuak diren Indenpendentzia eta Sozialismoa gauzatzea. Gure herriaren etorkizuna gure eskuetan dagoela argi daukagu, eta horregatik, kementsu ekingo diogu 2011. urteari.

Beraz, urte berrian ere, LOTU BORROKARI, EUSKAL HERRIA BAITUGU IRABAZTEKO!!!