Txapela Zuri, Maindi ta Euri
neure aita ta amari
ta inspirazino iturri ziren
Iurrebaso ta Kepari
ta estensinoz euskal presoen
kolektibo guztiari
urtarrilaren zortzian neu be
Bilbon egongo naz adi
baina txapela eta makila
nola diren bi opari
nola aginte makila den hau
ta ni ez naizen agintari
bada herri bat baketsu lotu
dana insumisioari
ta horregatik eskeintzen deutsat
Ondarruko herrixari.
Arkaitz Estiballes nagusitu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. 4.200 lagun lagunen aurrean, giro ezin hobean ospatu da Bizkaiko bertsolaritzaren festan. Txapelketako finala Etxahun Lekue eta Arkaitz Estiballesen artean jokatu da, eta azken hori nagusitu da buruz burukoan.
Aita Luis Baraiazarrak jantzi dio txapela Arkaitz Estiballesi. 947
punturekin izan da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren irabazle
galdakoztarra, eta aginte makila Ondarroari eskaini dio, “intsumisioari
baketsu lotutako herria” izateagatik.
Bertaratu garen ONDARRUTARRAK zur eta lur geratu gara, ARKAITZ ESTIBALLESek abestu duen agurrean bere agintari makilla ONDARROAKO HERRIARI eskaini dionean.
Eskerrik asko eta zorionak Arkaitz!!! Gure borrokarekin erakutsi duzun elkartasunak oraindik ere harrotasun eta indar gehiagoz aurrera egitera eramango gaitu!!!
ONDARRUTARRAK Harruk eigaz diñue, motiboik ez gazku falta. GORA GU, TA GUTARRAK!!!!!
