AB-18 LEGALIZAZIOAREN ALDEKO GIZA KATEA

Azaroaren 27an ezker abertzaleak alderdi berriaren printzipioak aurkeztu zituen, ezker abertzalean legalizazioarako urrats berri bat emanez: “gure aurretik pasa diren hainbat belaunaldiren ametsa indartu nahi dugu, eta etorkizunean gu ordezkatuko gaituztenena: Euskal Estatua, Euskal Herri batu, independente, euskaldun eta sozialista, feminismoaren baloreetan oinarritua, eraikitzeko.”

Marko demokratikoa lortu eta Euskal gatazka gainditzeko bidean, ezinbestekoa da Ezker Abertzalearen legalizazioa. Horretarako, mobilizazioak deitu dira Euskal Herriko hainbat herrietan datozen hauteskundeetan ideia politiko guztiak,  baldintza berdinetan, presente egon daitezen eskatzeko.

Ondarroan GIZA KATEA egingo da, ABENDUAREN 18an, eguerdiko 13etan Latxanbre enparantzatik hasita.


Etorri denok!!!