24 urte daroaz Nekane Akarregi Amutxastegik (Ondarroa, 1966) «paper eta tinta artean». Arte Ederrak ikasten zegoela hasi zen bere lehenengo sormen lanak kaleratzen, eta horretan jarraitzen du. AEK-ren irudi sortzailea izan zen zazpi urtez, gero Euskaldunon Egunkariarentzako egin izan zuen lana Bol & Eri enpresa sortuta Lore Bengoetxea kazetariagaz batera. Eta 2003tik hona Hitza egunkarian lehenengo, eta gero 11barri euskarazko komunikazio enpresan dihardu. Hortik kanpo, Ondarroako era guztietako mugimendu eta taldeekin jardun izan du elkarlanean.
Hain zuzen be, herriko talde horien aldetik etorri zaio bere sormen lanen erakusketa egiteko gonbitea. Bariku honetan zabalduko dute eta hilaren 19ra arte egongo da ikusgai.

