EUSKAL HERRIA eta SAHARA, bi herri, borroka bat.

Atzo gauean, abenduak 2, iluntzeko 11k aldera, bi hegazkin atera ziren LOIUko aireportutik  SAHARAko lurretara. Bertan, 300 euskal herritar zihoazelarik. Baziren donostiarrak, berriztarrak, elorriotarrak, laudiotarrak, … eta, noski, ONDARRUTARRAK ere bai. Hegazkin batek ARGEL hiriburua zuen helbidea, eta besteak TINDUFeko aireportua. Bertatik, bai autobusez, bai kamioiez saharauiar kanpamendu ezberdinetarako bidai luze bat, eta helmuga, ELKARTASUNA. Halan da guzti, LOIUtik irten aurretik, ekitaldi xume, baina koloretsua egin zuten. Bertan SAHARAR ikurrekin, ikurriñekin gehi kartelen bidez salatu zuten espainiar estatuaren isiltasuna, saharar herriak pairatzen duen errepresioa dela eta. Generadoreak, inpresorak, eskoletako materiala, hospitaleetako sendagaiak, eskutitzak… pertsonako 20 kg ahal dituzte eraman, baina poltsa talegera deritzotenak askotarako ematen du. Eta, noski, ONDARRUTARRAK badoaz, tartean TURRUNzalik doaz, eta ziur egon, bertako bai argazki eta baita bizipenak ere kontatuko dizkigutela. Artikulu honekin batera, hor doaz atzo iluntzean bizitakoak.