Keu ondarrutarrak bere azken diska kaleratu berri du: “Denbora vs Kantuak”. CDan formato akustikoan plazaratutako hamar kantu berri daude, baxu, perkusio intimista eta tarteka haize instrumentuak ere bidelagun dituela. Eta horien maletatan istorio xumeak, egunerokotasunetako gogoetatik ateratakoak eta, alajaina, hurbilekoak. Horretan, Mikel Etxaburuk, Aitor Goenagak eta Kirmen Uribek lagundu dute.