ZENBAKI SARITUA: 1674
ORDEZKOA: 1656
Bukatu da dagoeneko 2010. urtea, eta berarekin batera hamarkada oso bat joan zaigu. Ez gara hasiko hemen 10 urtetako balorazioa egiten, baina eskerrak emateko momentu ona dela iruditzen zaigu: “Turrune” Ondarroako Ezker Abertzalearen blogak 6 hilabetetan ia 12.000 bisitari izatea lortu dugu. Bai herrian gaudenok eta herritik kanpo zabiltzatenok informatzeko martxan jarri dugun baliobide honek, bere fruituak ekarri ditu eta milesker eta besarkada handi bat bloga jarraitzen duzuen guztioi.
Ondarroan gogor hasi genuen urtea, kolpe itzela hartu genuen, baina egoera bortitzenari ere buelta ematea lortu dugu. Ezker Abertzaleak hasi duen momentu politiko berriak, datozen urteei aurre egiteko indarra eman digu. Irabazteko apustua egin dugu, eta lanaz eta borrokaz lortuko ditugu gure helburuak diren Indenpendentzia eta Sozialismoa gauzatzea. Gure herriaren etorkizuna gure eskuetan dagoela argi daukagu, eta horregatik, kementsu ekingo diogu 2011. urteari.
Beraz, urte berrian ere, LOTU BORROKARI, EUSKAL HERRIA BAITUGU IRABAZTEKO!!!
Dagoeneko kalean da,aurtengo urtekaria. 10 eurotan, eta Irkaitz, Idiakez, Zurru-murru, Garoa eta Urrosolo dendetan daude salgai. Aurtengo berrikuntzarik eta aipagarriena, izenean datza. HONDARROA, eta ez ONDARROA orain arte bezala. Barnean azaltzen da,aldaketaren zergatia. Oso interesgarria izango delakoan, gonbidatzen gaituzte, bera irakurkea. Eta hala egingo dugu.
1973ko negua benetan tragikoa izan zen. Aita batek 16 urteko semea olatu artean hondoratzen ikusi zuen. Handik hilabetera, seme batek ikusi zuen itsasoa aita irensten.
Agur, Xabier. Zeure heriotzaren ondoren ez zaizu falta goraipamen eta esker onik hor eta hemen. Ondo merezitakoak, gainera.
Irakurri dituzu, Xabier, Jesux Maria Irazu bertsolariak «Argia» aldizkarian eskaini dizkizun bertsoak? «…Itsasontzia badoa olatueri musuka/ ongi-etorria zeinek egina izango duzu-ta» bertsoak ez al dizu gogorarazi Ondarroako arrantzaleei eskaini zenien «Atako Bandan» olerki sakon bezain minberatua?
Ondarroa arrantzale herriak maiz -maizegi zoritxarrez- sufritu izan du bere semeak itsasoaren olatuekin borrokan galtzerakoan. Baina 1973ko negua egiatan tragikoa izan zen. Aita batek -etorkina berau- 16 urteko semea ekaitzaren olatu artean hondoratzen ikusi zuen. Handik hilabetera, seme batek amorruz eta ezinez ikusi zuen itsasoa bere aita irensten.
Zu, Xabier, izan zinen ahotsa eman zeniona aita erdi erotu hari: «Nik banuen seme bat, nik banuen lore bat/ orain betirako hila!/ Biok etorri ginen lurralde urrunetatik/ ogibidearen bila./ Itsaso gogor hontara iritsi ginen eguna/ madarikatu dedila./ Madarikatu dedila indarraren indarra,/ mila bider gogaikarri lanez lehertu beharra,/ itsaso kupidagabe, gaizto eta zakarra,/ hik eragiten baitiguk oihua eta negarra».
Baita ahotsa eman zenion bere aita olatuen artean urperatzen ikusi zuen seme minberatuari ere: «Itsaso bihotz gogor madarikatua,/ errukirik gabeko pizti erratua,/ nere aita jatorra didak lapurtua,/ bortxakeriz eraman ta urperatua./ Itsasoa, itsaso lapur erailea,/ gure gizon jatorren menperatzailea./ Izadiaren indar bihotz gabea,/ pizti ikaragarri bizitzen jabea».
Itsas tragedia hartan partaide izan ziren arrantzaleen emazte eta ama, itsasoa, arrantza-ontziko patroi eta jabeari ere ahotsa maisutasunez eman zenien zure olerkian, bakoitzari zegokion erantzukizuna salatuz.
Arrantzale herriari zegokion beste atal bat gehitu ondoren, Gotzon Aulestia ondarroarrak jarri zion musika. Eta Jon Oñatibia oiartzuarrak koreografia «Arrantzale Herria»-ri zegokion amaierako atalari.
Geroztikan ikuskizun zirraragarri hura Ondarroako Kresala kultur elkartean bildu ginen 100 bat ondarroarrek (tartean genituen mutrikuar abeslari batzuk ere) eskaini genuen Euskal Herriko hainbat antzoki, frontoi, enparantzatan. Baita elizetan ere.
Han eta hemen jaso genituen txalo zaparradak zuri, Xabier, eskaintzen dizkizugu, zure omenez eta gure esker onez.
Ziur gaude ongietorria eman dizutenen artean han egon direla zuk bizia eman eta ahotsa eman zenien bi arrantzale gaixo haiek. Baita mundu zabaleko itsasoetan galdu izan diren beste arrantzale guztiak ere.
«Biziagatik bizia arriskatzen duten» arrantzale kementsuen borroka eta heriotza olerki hunkigarri batean betiko zizelkatuta utzi diguna zeu izan zara, Xabier!
Esker mila, Xabier, arrantzale herriari jarein diguzun opariagatik.
Javier Rodriguez Solabarrieta Ondarrroako Kresala kultur elkartea
Atzo, abenduak 29, illuntzean jaso zuen berria ENEKOk, bertan azaltzen zitzaion kondena (6 urtekoa) LOGROÑOko espetxean bete beharko zuela.Nahiz eta guk, etxean ikusi nahi izan, ez dugu izkutatuko, 2 orduko bidea,ia euskal herrira hurbiltze bezalakoa dela. Ahaztu gabe, gure HELBURUA, DENAK ETXERA EKARRI ARTE izan behar duela.
Batzuek (gutxik) nahiago izan zuten BORBOIArena ikusentzun. Guri, berriz, hau atseginagoa dela iruditzen zaigu. Zuek erabaki.
Zorionak eta eskerrik asko, Arkaitz
Berehala eman zuten abisua BECen zeudenek, aginte makila gure herriari eskaini zeniola. Poza, zirrara eta malkoren batzuk, zuzenean zein irrati edo telebistaz agurra jarraitu zutenengan. Hunkituta eta harro gaude, Ondarroarekin inolako loturarik ez duen batek, txapeldun batek, holako momentuan gure herriari ere leku egin izanaz.
Hala da, Arkaitz, botoek aitortu ez dietenen eskuan da gure herriko aginte makila. Horregatik lotu gintzaizkion intsumisioari. Sei urte dira 200en bat familiak udalari zergak ordaintzen ez dizkiogula, eta hala jarraituko dugu udal hori ondarroarrok aukeratu duguna ez den artean. Aldiz, Ondarroako Udaletik zein Bizkaiko Ogasunetik hamaika izan dira gure jarrera honetan etsi dezagun egin dituzten saioak. Azkena, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergotik; prest omen dago 200 familiari ura mozteko. Horraino heldu da EAJ Alderdien Legearen ingurumarian.
Mehatxu hori ez dugu gutxietsiko, baina errieik ere ez dugu emango. Ez dira errie emateko garaiak. Ez gaitezen erratu; aukeratu dugun bideak antolakuntza eta borroka eskatzen segitzen du, eta bidea eginez joango gara bidean aurrera. Bidea Maltzagakoa da, ez Ondarroakoa, abestu zenuen, Bizkaiko Kultura diputatuaren aurrean. Ez dirudi ikasgairik atera dutenik. Maltzagarainoko bidea egiteko prest direnekin Gernikan baino gehiago, Madrilen Zapatero eta Rubalcabarekin akordio etengabe eta erabatekoan aurkitu dute posizioa.
Arkaitz, Ondarroan beste txapel bat irabazi duzu. Izango dugu aukera buru gainean jartzeko.
Unai Urruzuno. (herritarrak aukeratutako ONDARROAKO ALKATE)