AITZOL ETXABURU ren KONTRAKO EUROAGINDUA ONARTUA

Parisko Apelazio Epaitegiak, baina, argitu du ez dutela Espainiara eroango Frantziaren epaia bete arte. Espainiako Auzitegi Nazionalak bi euroagindu eskari dauzka eginak Etxabururen kontra Madrilen epaitzeko, ETArekiko lotura eta atentatu batzuk burutu izana egotzita.
Euroagindua onartu izanak, baina, ez du esan nahi orain entregatuko dutenik. Amaia Rekarte bere abokatuak argitu duenez, «oraindik ere Frantzian epaitu barik dago, eta lehenbizi hango epaia bete beharko luke, gero Espainiaratu ahal izateko».
Aitzol Etxaburu Fleury-Merogis kartzelan dago, behin-behineko espetxealdian, 2009ko abuztuan Alpeetan atxilotu zutenetik.

URA MOZTEaren MEHATXUA BILBAO BIZKAIA UR PARTZUERGOAREN ALDETIK

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren gutuna jaso dute egunotan Ondarroan desobedientzia fiskala egiten duten herritarrek. Hamar egunetan zor dutena ordaindu ezean ura moztuko zaiela esan zaie bertan.

2005etik datorren gaia
2005eko urtarrilaren 1ean abiatu zuten Ondarroako hainbat herritarrek Udalarekiko desobedientzia fiskal kanpaina, Eskubiderik ez, betebeharrik ez leloagaz.
Modu horretan «apartheid egoeraren salaketa praktikoa» egiteko deia zabaldu zuen ezker abertzaleak. Horren jatorrian 2003ko udal hauteskundeetan gertatutakoa zegoen: Espainiako Alderdiaren Legea indarrean ezarri eta hainbat udal hautes zerrenda legez kanpokotzat jo zituzten. Tartean zegoen Ondarroako Herriarentzat hautes zerrenda. Botoen arabera zegozkion zinegotziak aulki eta erabakimen barik geratu ziren Udalean. Hortik aurrera hasi zen ezker abertzalea «boto emaileen eta hautetsien eskubide urraketa» apartheid politiko legez definitzen.
Hainbat eratan salatu zuten egoera, udalen barruan zein kaleetan. Ondarroan, mobilizazioez gain, desobedientzia fiskalaren bidea hasi zuten, «udalean ordezkaritza demokratikorako eskubidea urratuta egonik, herritar modura dauden betebeharrei be uko egiteko» deia eginez. 200dik gora herritar hasi ziren udal zergak eta tasak ez ordaintzen.
Gesmunpal eta Partzuergoa
2008-2009 artean, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeak pilatutako zorra kobratzeko enpresa espezializatu bat kontratatzeko asmoa agertu zuen. Horretarako Gesmunpal kobraketa enpresagaz ipini ziren harremanetan. Azkenean, baina, kobraketa modu horrek ez zuen egin aurrera.
Izan be, ezker abertzaleko hautetsiek batzar batean azaldu zieten Gesmunpal enpresakoei «Ondarroakoa ez zela zorpetze arrunta, arazo politiko bategaz lotutako desobedientzia kanpaina bat baino». Orduan, Gesmunpal ez zen sartu Ondarroako kobraketa egitera.
2009an, azkenik, zor ziren tasa eta zergen auzia Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun Sailaren esku utzi zuen Udal Kudeaketa Batzordeak.
2010eko urtarrilaren 1etik, uren kudeaketa osoa (edateko ura eta estolderia), eta zabor bilketa zerbitzuaren fakturazioa eta kobraketa Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren esku geratu zen, Ondarroako Udal Kudeaketa Batzordeagaz egindako hitzarmen baten bidez.
Orain, Partzuergoa izan da desobedientzia fiskala egin dutenei gutuna bidali diena. Hamar eguneko epea eman die bertan zor dituzten tasak ordaintzeko, bestela ura moztuko zaiela esanez.

Horren aurrean zer egin erabakitzeko asanblada deitu dute datorren astelehenerako.

  • Asanblada, azaroak 15, astelehena, 19:30, Txokoan

ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAk SAHARAR HERRIARI ELKARTASUNEZ

SAHARAN GERTATZEN ARI DIREN GERTAEREN INGURUKO  OHARRA: ONDARROAKO  EZKER ABERTZALEAK GURE ELKARTASUNA ETA DOLURIK SENTIKORRENA AGERTU NAHI DIOGU GAUR SAHARAKO HERRIARI ETA RASD ri(FRONTE POLISARIOari) , HONEKIN BATERA GURE HASERREA ETA MESPRETXUA MARRUEKOSeko  GOBERNU TIRANO ETA DESPOTARI. URRIAREN 9tik BEREN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKAN DITUGU 20.000 SAHARAUI AAIUNeko HIRIAN. SAHARAUIAK BERAIEN ESKUBIDEEN ALDEKO BORROKA BAKETSU BATEAN MURGILDUAK DIRA BAINA MARRUEKOSeko GOBERNUAK EZ DU GERRA ETA ZAPALKUNTZA BESTE EZER ESKEINTZEN. LEHENIK 14 URTEKO GAZTE BAT ERAIL ZUEN MARRUEKOSeko POLIZIAK ETA ATZO ASTELEHENEZ ERASO BORTITZ ETA KOLDAR BATEKIN , GUTXIENIK  11 HILDAKO , EHUNDAKA LAGUN  ZAURITU ETA MILAKA SAHARAUIAR ( GAZTE, HELDU, GIZON ZEIN EMAKUME ) KANPORATU DITU ERREFUXIATU EREMUTIK. BASAKERI HONEN AURREAN. ONDARROAKO EZKER ABERTZALEAK,  EUSKAL HERRIAN  ZEHAR ANTOLATZEN ARI DIREN PROTESTA EKITALDIETAN  PARTE HARTZEKO DEIA LUZATZEN  DIZUE .            GORA SAHARA ASKEA.

“BAKEAREN PREZIOA” Pello Aramaioren iritzi artikulua

“Euskal Herriaz ari garenean, jakinaren gainean gauden arren, gauzak errepikatu egin behar izaten dira sarri eta ahal bada didaktikoki; esan erraz ulertzeko eran, bati-bat, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenentzat.   Euskaldunok zer izan ginen, zer egin ziguten (konkista eta genozidioa), egun nola gauden eta nora goazen (helburuak) argi eduki behar ditugu. Abertzale egiten gaituen  tradiziozko herri kontzientzia daukagu gehienok, baina gure historiaz jabetzea eta berau barneratzeak beste bultzada bat emango liguke…”

Horrelaxe hasten da Pello Aramaio preso ohiak “turrune” blogerako idatzi duen artikulua.  Osorik irakurtzeko klikatu hemen: Bakearen prezioa_Pello Aramaio