EZ, EZ DUGU ERRIE EMONGO. Hainbat ondarrutarrek, asasnblean batute, erabaki dugu, desobedientzixiaz jarraitzi, orain dela ia 6 urte hasitako kanpainagaz. Momentuz, jaramonik ez diogu egingo, bilbao bizkaia ur partzuergotik jaso barri dugun gutunari. Gutun horretan, ohartarazi gaitu hamar eguneko epea daukagula, ordainketak egiteko, bestela ura moztuko digutelako. ” BIHAR BERTAN ORDAINDUKO DUGU, EUSKO ALDERDI JELTZAILEAK UDALAREN EGOERARI IRTENBIDE DEMOKRATIKOA EMANEZ GERO ” erantzuten diogu. Gure erantzuna ez doa partzuergoari zuzendua, baizik eta hau dena bideratzen duenari, hau da EAJ. Ondarrutarrek, hautestontzietan esan dutena errespetatuz ,etorriko da normaltasuna herrian. Azken urteetan EAJk hartutako jarrera kritikatzen ditugu “egoera konponbidean jarri ordez ,herritar andana zigortzen jarraitzen dute” HERRITARREI URA MOZTEAK ,LEKARZKEEN ONDORIO LARRIEN ARDURADUN EGITEN DUGU, UDAL GESTORA.
ESKUBIDERIK EZ BETEBEHARRIK EZ