Lea-Artibaiko Ezker Abertzaleak eskualdeko irakurketa eta aurrera begira planteatzen duen alternatiba landu nahi du, lurralde antolaketaren ikuspegitik. Hori dala eta, datozen asteetan eztabaida gune desberdinak zabaltzea erabaki dugu.
Lurralde bat antolatzerako orduan tresna desberdinak jartzen ditu mahai gainean Foru Aldundiak:
Lurralde arloko planak (sektore jakin batzuei begirako planak) eta LURRALDE ZATIKO PLANAK (LZP edo PTP).
Momentu honetan,nahiz eta oso atzeratuta dagoen,Lea-Artibairako LZPa egiten ari da, Busturialdearekin batera, GERNIKA-MARKINA izena duena.
Gure ustez eskualde biok batera plan batetan tratatzeak, eragozpenak baino ez lituzke ekarriko. Eskualde batak bestearekin ez bai du zerikusirik. Hori dela eta,uste dugu, eskualde mailan, hau da, Lea-Artibai mailan,herrien arteko harremanak eta komunikazio hobetze aldera egin behar dugula lana, horregaitik Lea-Artibaiko PTPa independientea izan behar duela Busturialdeko PTParekiko deritzogu, eta bi eskualdeak muga egiten dutenez gero, bien arteko koordinazio tresnak bilatu beharko liratekeela.
Beste alde batetik Lurralde Zatiko plan bat egiterako orduan ezinbestekoa jotzen dugu partehartzailea izatea,ateak zabalik izan beharko lituzkeen prozesu bat, herritarren partehartzea sustatuko duen prozesua. Eskualdeko eragile guztiek esateko dutena aintzat hartuz eta denon artean gorpuztutako plana izan beharko lukeela deritzogu. Zelako Lea-Artibai izan beharko lukeen pentsatzeko eta disenatzerako orduan, danok parte hartu behar dugu, danon etorkizuna dagoelako jokoan.
Lurralde Zatiko Planak arlo desberdin asko jasotzen ditu bere baitan. Honen aurrean, garrantzitsua iruditzen zaigu arlo desberdinetako eragileei entzutea, eztabaidatzea, proposamenak egitea eta denon artean gure eskualdearen argazkia egitea.
Horretarako hitzaldi, mahai-inguru… desberdinak antolatu ditugu urrengo asteetan zehar, eta dei egiten dizuegu parte hartzera ,gure eskualdeko garapen ekonomiko, sozial eta kulturala benetan jasangarria egin asmoz.
HITZALDI – MAHAI INGURUAK
AZAROAK 5
GAIA: ETXEBIZITZA
NON :Markina-Xemeingo Kultur Aretoa
ORDUA: Arratsaldeko 7etan
AZAROAK 12
GAIA:EUSKERA MAHAI-INGURUA
NON:Lekeitioko Azkue aretoan.
ORDUA: Arratsaldeko 7etan
AZAROAK 19
GAIA:GARAPEN EKONOMIKOA MAHAI-INGURUA
NON:Aulestiko Aretoan
ORDUA:Arratsaldeko 7etan
AZAROAK 26
GAIA: INGURUGIROA
Non: Ondarroako Guzur-Etxean
Ordua:7etan.
ABENDUAK 17
GAIA: HERRI TXIKIAK. Zerain herriko esperientzia
NON: Bolibarko Udal Aretoan
ORDUA: Arratsaldeko 7etan