ESPEKULAZIORIK EZ!!! AIERIKO PADURA ZAINDU!!!

Aieriko lurretan etxebizitzak eraikitzearen proiektua, biziki eztabaidatua izaten ari da Ondarroako herrian. Ondarroako udalean garai batean zinegotzi izan zirenek eta egun zinegotzi diren ezker abertzaleko kideek, beraien testigantza eman nahi dute dokumentu honen bidez. Horrela, historiari momentu batean erreparatuz, hobeto ulertuko dugu lur-eremu honen inguruan egin diren gestioak eta hauek burutzeko arrazoiak.

Dokumentu osoa ikusteko, klikatu blog-eko “Aldizkaxe” atalean edo zuzenean hemen: aieri

SILVIA DELGADO poetisaren hitzak

ELLOS DICEN…………   NOSOTROS-AS  ……. AMEN??

Dicen que los vascos nos tomamos en serio hasta la risa. No es para menos.

Dicen que los vascos somos malos, que nuestros hijos aprenden en la ikastola violencia, que nuestros jóvenes salen a la calle a sembrar desorden.

Dicen que no se nos puede dejar votar,

que no se nos puede dejar opinar,

que no se nos puede dejar reclamar nuestras libertades.

Dicen que eso no es pa nosotros, que aquí sólo se baila el baile que ellos saben.

Dicen que la paz que proponemos va encapuchada.

Dicen que las palabras de Otegui son falsas,

que no es un político,

que está en la cárcel porque habla al dictado.

Dicen que las torturas son inventadas,

que  los presos no están dispersos ni  enfermos,

Dicen que la independencia es una idea trasnochada,

que la democracia está bien arraigada.

Dicen que la justicia goza de buena salud,

dicen demasiado esas bocas entrenadas,

callan demasiado esas bocas mercenarias.

Callan por ejemplo que somos miles los que avanzamos

que cada vez somos más y seremos más hablando en voz alta.

Y seremos más hasta que vengan todos a casa,

hasta que usemos la urna sin mordaza,

hasta que tengamos la paz.

Esa paz que tanto les espanta.

LEA-ARTIBAIko INDEPENDENTISTAK sareak LEKEITIOn batzarra

Independentistak taldeak, eskualdeko batzarra antolatu du gaur, ostegunerako. Lekitxoko eusebio erkiaga kultur etxean biltzeko deia egin du, arratsaldeko 7 retan. Batzar horretan, independentistak  sarearen aurkezpeneko txostenak eztabaidatuko dira . Dokumentuak hiru zati ditu: alde batetik, gorputz ideologikoa, bestetik, egutegia, eta azkenik, plan estrategikoa. Hori guzti lantzeko da, gaurko batzarra. Informaziñoi gexa nahi ixan ezkero, internet bidez lortu leike , helbide honetan : www.independentistak.net

Fiskalak Loren Arkotxarentzako kartzela zigor eskaera 15 urtetik 10era jaitsi du

‘Udalbiltza auziko’ akusazio ekonomikoa erretiratu ostean eman du neurriaren berri Juan Moralek. Ondorioz, 21 auzipetuentzako hamarna urteko espetxea eskatzen du. Gaur ekin diote epaiketari, eta asko jota etzi amaituko da.

Loren Arkotxa, Joseba Garmendia, Xabier Alegria eta Xabier Iragorri Udalbiltzako auzipetuentzako kartzela zigor eskaera jaitsi egin du Juan Moral Espainiako fiskalak gaur: hamabost urtetik hamarrera. Auziko akusazio ekonomikoa -“diru erabilera okerra”- erretiratu egin du fiskalak, eta ondoren murriztu du lau haientzako zigor eskaera. Gaur ekin diote berriro epaiketari, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Froga dokumentalen, aldeen kalifikazioen eta ondorioen txanda da. Asko jota etzi amaituko da epaiketa, eta sententzia ematea faltako da.

Lea Artibaiko EHGAMen Jardunaldiak Ondarroan

EHGAMek (Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimendua) eskualde mailan aurkezteko balioko dute jardunaldiek. “Erakutsi nahi dugu berton gaudela eta ez hirietan bakarrik. Ghetoak apurtu nahi ditugu´´,  diño bertako partaide batek.

Festa eta ekintza bateragarriak direla ere nabarmendu dute, eta jendeari gonbitea egiten diote ekitaldietan parte har dezaten.

EHGAMen Jardunaldien egitaraua ikusi: Transformatzen2.traz