
Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa da Garraxika; biktima sentitzen direnek osatzen duten elkartea
“Hainbat gara herrian noiz edo noiz errepresioa sufritu dugunak. Atxilotu, preso, iheslari zein isunen bat jaso
dutenak batzea bururatu zitzaigun, eta horretarako errepresaliatu guztien iritzia, aholkua zein babesa premiazkoa dira. Laurehun pertsonako zerrenda osatu dugu honez gero”. zioten Garraxika elkarteko bozeramaleek publikoki estreinakoz agertu ziren egunean.
Garraxika Errepresioaren Ondarroako Biktimen Ahotsa taldea sortu zuten Ondarroan. 2007. urtean izan zen taldearen aurkezpena, Alameda aurrean dagoen Gudarien Oroitarriaren inguruan.
Aurkezpenean, preso ohi, atxilotu eta errepresaliatuak batu ziren: “Azken finean, estatuaren errepresioaren biktima sentitzen garen guztiak.. Abestiak esaten duen modura, ez gara ez lapurrak, ez zakurrak… Gure helburua Euskal Herria askea lortzea izan da eta izango da”, esan zuten aurkezpenean. “Eta gure esfortzuaren ordainetan, kolpe frankista, errepresioa, kartzela…, azken finean sufrimendua jaso genuen”. Garraxika izena jartzearen arrazoiak honako hauek direla adierazi zuten: Atxilotuak izan zirenean “jasotako egurragatik egindako garraxiak” gogoratzeko; ukatu egiten delako torturatu egiten dela, eta presoen alde eta berauen eskubideen alde egiten duten garraxiaren erakusgarri. Helburua, garraxi bidez preso eta iheslarien egoeraren inguruan sentsibilizatzea da.
Elkartea bera zabala dela ere gehitzen dute. “Guztientzako dago irekia, atxilotu, erbesteratu, eta errepresioa jasan duten guztientzat. Biktima sentitzen diren guztientzako dago irekia Garraxika elkartea”.
Nortzuekin lan egiten duten azaltzerakoan errepresaliatuen senideak eta amnistiaren alde lan egiten duten talde ezberdinak aipatu zituzten. “Guztiok batera lan egin behar dugu, presoen egoera ez delako aldatu; txartu ere egin zaie: Aske egon behar zutenek preso jarraitzen dute, zigorraren bi herenak eginda dituztenek preso jarraitzen dute, gaixoak ez dituzte askatzen eta ez dira jipoiak eta zigorrak amaitu”.
Aldizkaria eta Garraxikari bruuzko artikulua osorik irakurtzeko sartu HEMEN