AUTOBUSA EGONGO DA. Apuntatu ohiko lekuetan. Irteera: 15:30 etan Zaldupen.
Euskal Herrian fase politiko berriaren irekiera blokeatzeko Estatua egiten ari den saiakeren gainetik, bakerako eta konponbide demokratikorako eskenatokiari bidea ixteko Estatua konfrontazio biolentoa luzatzeko egiten ari saiakera guztien gainetik, Euskal Herrian eskubide guztien alde sortzen ari diren hainbat ekimen txalogarriak dira Ezker Abertzalearentzat.
Adierazi EH ekimenaren inguruan hainbat eragilek egindako lanak, Gernikako akordioak, herri hau martxan dagoela erakusten dute. Ezker Abertzaleak uste du eta hala adierazi du behin baino gehiagotan, gatazka politikoa behin betiko konpontzera eramango gaituen prozesuaren motorra eta bermea euskal jendartea izan behar dela.
Horregatik txalotzen ditugu eskenatoki demokratikoa hori sustatzeko sortutako dinamikak eta ekimenak eta Euskal jendarteari dei egiten diogu eskubide guztien alde mobiliza dadin eska diezaiela alderdi politiko, sindikal eta sozialei konponbiderako elkarrizketa politikoa ahalbidetuko duen minimo demokratikoen eskenatokia eraikitzen inplika daitezen.
Herri aktibazioa eta mobilizazioa eta indar-metaketa hil ala bizikoak dira egun EZetzaren blokean daudenak mugiarazteko. Eskenatoki aldaketak botere-maila garaziko dien beldur edota egun dituzten etekinak galtzeko beldur direlako egungo blokeo egoera mantendu nahi dutenak mugiarazi behar ditugu. Konponbidearen eskenatokian guztiok irabazten dugu.
Hau guztiagatik atxikitzen gara larunbateko deialdira eta euskal jendarte guztiari dei egiten diegu herritar talde batek larunbat honetarako deitu duen manifestazioan parte har dezan. Bilboko kaleak zabaldutako aukera aprobetxa dadin exijitzen duen aldarriaren bozgorailu izan behar dute, bake iraunkor eta juxtua ekarriko digun eskenatoki demokratikoa lortzeko guztioi ardura eta perspektiba eskatzen digun aldarriaren bozgorailu.
Larunbatean denok Bilbora!!!












