[📸 IRUDIXAK] Herriko gazteixi Elorrixon, GAZTE TOPAGUNIN da!

Urtero Ezker Abertzaleko Ernai gazte antolakundik antolatzen daben udabarriko ekimena azkanak emoten da. Elorrixo ixan da aurten Euskal Herriko gazte SOZIALISTA, FEMINISTA eta INDEPENDENTISTAN topaleku.

Egitarau oso zabalaz daz gozatzen gaztik! Aisialdirako, formakuntza politikurako, parrandako eta BIXITXEKO MODU BAT dala aldarrikatzeko aukeri egon da Elorrixon!

Ondarrutik 100 gazte inguru jun dizela baieztatu doskue Ondarruko Ernaiko kidik, baitxe be egun bakarretan edo ekimen zehatzeta jundizen herritxarrak.

Turrune osatzen douen batzuk berbakin azaldu ezileiken hau zuzenin bixitxeko aukeri be euki dou! Auzolanin eta elkarlanin sortutako topaleku hau, herri honek aurrea jarraitzeko badala etorkizune baieztatzen daben adibide garbixe da! Gora Euskal Gazteixi eta Gora Ernai!

Herriko preso politikuk be modu batea ero bestea Elorrixon egon diz! Ekitaldixetan, gazte bazkatxan eta kontzertutan ez dabe hutsik ein!