Herrixan aurkezpen handirik bir ez daben arren, udal hauteskunditako «txalupi gidatuko daben patroi» aurkeztu ban Ondarruko Eh Bilduk zapatun (Urtarrilak 14). Urtza Alkorta Arrizabalaga maxatzeko hauteskunditako alkategaixe ixangozala saritan eta komunikabiditan argitaratu bazan be, herritxarrakin ein zan ekitaldixan aurkeztu zan ofizialki.
Goguaz eta anbiziñoiaz hartutako erronki dala azpimarratu ban Urtzak Eh Bilduk alkategai ixateko einddako proposamena. Zunbeltz eta udal lantalde osuk urte guzti honetan einddako biharra aitortu eta bide bardinetik herrixantzako eta herritxarrantzako onena bilatzea jungo dala azpimarratu ban.

Pandemixa sasoik erakutsitako gabezixak eta inddargunik, zahartzen dun herrixan etorkizune, emakumik erdigunin, gaztin oraine eta etorkizune, ongizati… ixan zin beste batzun artin Urtzak jorratu zitxuzen gaixak. Aurrea beirako erronka guztik inddartsu eta ilusiñoiaz hartuko dabela baieztatu ban.
Hamen lagaten dou aurkezpen ekitaldiko bideu eta argazki albume.
















Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzak YouTubea altza daben bideo honetan Urtzak aurkezpenin einban hitzartze osu ikusgai.