Abendun lehenengo astin Yaalah elkarteko kidik saharar errefuxiatun kanpamentuta ein zan elkartasun biajin parte hartu ben. Bertan proiekto ezberdinai jarraipena emon, udan ondarrun egon dizen haurrak bisitxatu eta hamen batutako mateixala erun dabe.
Saharar herrixe launtzeko eraik onena euran gatazki ikustarazti dela esaten da…
Ondorengo bideo honetan azaltzen dabe Yaalah elkarteko kidik kanpamentutan bizitxako guzti eta saharar herritxarran egoeri.
🎥BIDEOA 🇪🇭
Yaalah elkarteak abenduan saharar kanpamentuetara egindako elkartasun bidaiaren laburpen bideoa.
Bir Ganduz proiektuaren baitan Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaiatu genuen abenduko lehen astean.
Besteak beste, martxan jarritako proiektuak bultzatu, udaran Ondarroan izandako haurrak bisitatu, herrian bildutako material ezberdinak eraman eta errefuxiatu sahararraren bizi baldintza gogorrak ezagutzeko aukera izan dugu.
Sahararrek sarri esaten digutena gogora ekarriz, ahanzturara bultzatutako gatazka honen aurrean garrantzitsuena hau ahal den leku guztietan ikustaraztea da! Sahara askatu!✌️
Eskerrik asko modu batera edo bestera Bir Ganduz proiektua eta Yaalah elkartea aktiboki laguntzen duzuen guztioi!