#Itzalaldi kulturala

Guardiako poeta konfinatu batek:

Kultura arlun lan etxen douenok ohitxute gaz azkanengoko eskaloin atzetik egoten, jakin baik bixar biharrik eukiko douen edo ez, jakin baik bixarko alkilerra pagateko diroik edukiko douen edo ez, jakin baik ongo astin arrozaz pasa bir douen edo tomate bixkat erosteko aukeraik eduki douen… Halan da be, gizarte hobe baten sinisten douelako, geurin jarraitzen dou askotan beste lan prekaxo batzukin geure bixitxi aurrea ataten.

Koronabirusaz gazen egoera latz honetan, jakin badakiau osasun arlu dela gehixen babestu bihir dan alorra (ahaztu baik beti be aurreko espainiar estatuk zelan zapalduban osasun publiku) eta momentu honetan gehixen txalotu bihir dizen langilik, egoera honen aurrin dana emoten dazen kapa baiko heroik (Kapa baik eta leku askotan maskarilla baik, bata baik, ohirik baik… estatuk eindako murrizketan ondorixo ) . Españiko Gobernun deklaraziñoitxan ikusten dou, ez bakarrik ez gazela lelengoko beharreko arlu, azkanan atzetik gatozen titiriteruk baño (Dato morun, Alemanik lelengo beharreko arlo morun kontsideraten dau Kulturi).

Españiko kulturako ministruk, Jose Manuel Rodriguez Uribesek, einddako deklaraziñoik entzun nebazenin miñe eta dezepziñoi sentiu nebazen. Alde batetik desepziñoi, kulturako ministruk ez bagatxu babesten kultura arlun gabizenok, ia zeñek babestuko gatxun. Euskaldun morun oztopo nahiku ez eta sortzaili ixateatxik on dobli. Eta bestetik miñe, ixan be Orson Wellsen berbak ibili zitxulako “Primero la vida y luego el cine, aunque la vida sin el cine y la cultura tiene poco sentido”.

Zita horrei erantzunez hauxe nahi dot esan (burure etorten gaztazen beste gauza guztik ezti politikoki zuzenak eta) II. Mundu gerran Britainia handiko urgentzixazko ministrun kontseilu batu zinin, baten batek proposatu ban kulturako partidi kentzi, horren aurrin Winston Churcillek hauxe erantzutzan: “Si sacrificamos nuestra cultura… ¿alguien me puede explicar para que hacemos la guerra?”

Beraz egoera honen aurrin greba kulturalaz bat eitten dot #itzalaldikulturala

Birprogramatu zaitez zu!!!


Herriko beste lagun, astista batek be, Iñaki Marurik sare sozialetan eiñ dau kulturan bixitxen dezana salatzen. Hamen Iñaki Maruri: